77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Aldaketa, Ordenantza Fiskal Orokorrean. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza Fiskal Orokorra aldatzea.

Erabaki hori argitaratu zen 2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legez ezarritako aldia iragan denez inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) in fine eta 326. artikuluen manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testua osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan:

14. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

14.1. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsiak dituen edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

14.2. Hobariak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, haren gaineko kuotan hobari hauek ezartzen dira:

a) %50eko hobaria "EKO ibilgailuetarako".

b) %100eko hobaria "0 emisioko ibilgailuetarako".

2. Hobari hauek aplikatzeko, subjektu pasiboak eskatu beharko du, ibilgailua hobaria jasotzeko moduko egoeran dagoenaren frogagiriak erantsita.

Hobaria jaso dezakeela egiaztatu ondoren, Udalak hori ziurtatzen duen dokumentua igorriko du. Hobaria subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita aplikatuko da, hiruhileko naturaletan hainbanatuta.

Lantzen, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2604596