77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Deialdia, eman daitezen Fuentes Dutor fundazioak finantzatzen dituen bikaintasun-bekak, unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko 2025-2026 ikasturtean. Laburpena

DDBN kodea: 895406.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/895406).

Fuentes Dutor Fundazioak, bere xedeak betetzearren, dirulaguntzak ematen ditu askotariko hezkuntza programetarako. Duela urte askotik, programa horien artean dago dirulaguntzak ematea unibertsitate-ikasle batzuei, baldin Cascanten bizi badira, ikasketa jakin batzuk egiten ari badira eta ikasketa-espediente bikainagatik nabarmentzen badira.

Fundazioak Cascanteko unibertsitate-ikasleei ematen dizkien laguntzei ahalik eta zabalkunde handiena emateko eta ahalik eta onuradun gehienengana iristea errazteko, Fuentes Dutor fundazioak Cascanteko Udalari proposatu dio Udala lankidetzan aritu dadila Fundazioarekin laguntzak ematen, beka-deialdi publiko bat onetsiz eta izapidetuz, eta Fundazioak bere gain hartuz bekak finantzatzeko konpromisoa.

Horretarako, bada Fuentes Dutor fundazioaren eta Cascanteko Udalaren artean sinatutako hitzarmen bat, arautzen duena 2025-2026 unibertsitate-beken programa kudeatzeko lankidetza-akordioa.

Cascanteko Udalak bere aurrekontuetan gaitu du "3200-4890001 Unibertsitate-bekak" izeneko partida ekonomiko bat, 40.000 eurokoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221. artikuluak xedatzen du Nafarroako toki erakundeak lankidetzan ari daitezkeela bestelako erakunde publiko nahiz pribatuekin eta partikularrekin bizilagunen komunitatearen interes publikoen kudeaketan, dirulaguntzak emanez, egin ditzaten toki erakundeen eskumeneko zerbitzu edo jardueren lagungarri edo osagarri diren zerbitzu eta jarduerak.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, alkateak honako hau erabaki du:

Unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko Fuentes Dutor Fundazioak finantzatzen dituen bikaintasun-bekak emateko oinarri arautzaileak onestea.

40.000 euroko gastua baimentzea beka horiei aurre egiteko, 2026ko ekitaldi ekonomikoko "3200-489001 Unibertsitate-bekak" aurrekontu-aplikazioaren kargura.

Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eskaerak eta horiekin batera doazen agiriak, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozeinetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Laguntzak jasotzeko eskaerak eta agiriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Eskaera Cascanteko Udalari zuzendu beharko zaio, eta horretarako ezarritako inprimaki edo eredu ofizialera egokitu beharko da. Ez dira aurkeztutzat joko ezarritako eskaera-ereduarekin bat ez datozen eskaerak, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Cascanten, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2604794