77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2026an prestakuntza pertsonalerako, sozialerako eta laboralerako dirulaguntzak
("IN.TE.RE.SA" plana). Laburpena

DDBN kodea: 894935.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/894935).

Deialdi honen xedea bikoitza da: alde batetik, pertsonei dirulaguntzak ematea aldi baterako prestazio ekonomikoak emanez, Arangurengo Udalak sortu, babestu edo aitortutako esku-hartze planetatik eratorritako gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten bitartean.

Beste aldetik, dirulaguntzak ematen zaizkie programa horietan parte hartzen duten pertsonak laneratzeko prestakuntza-programak garatzen dituzten enpresa, elkarte, fundazio eta erakundeei.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea amaituko da 2026ko azaroaren 30ean, eta ezin izanen da luzatu.

Dirulaguntzak emanen dira banakako ebaluazioaren araubidean, onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenen artean, baldin eta aurrekontuan kontsignatzerik bada.

Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotzen diren gainerako erregistroetan.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.

Mutiloan, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2604589