77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Kontrataziorako dirulaguntzak, 2026an enplegua sustatzeko ("IN.TE.RE.SA" plana). Laburpena

DDBN kodea: 894915.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/894915).

Deialdi honen xedea da kontratazioa eta enpleguaren egonkortasuna sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe daudenen lan-kontratazioa diruz lagunduz, Arangurenen erroldaturik badaude eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia: Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea bukatuko da 2026ko azaroaren 30ean, eta ezin izanen da luzatu.

Dirulaguntzak emanen dira onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala, baldin eta aurrekontuan diru-izendapenik bada.

Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotzen diren gainerako erregistroetan.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.

Mutiloan, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2604576