77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

19/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko asmoz, laguntza-produktuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena 2026. urterako. DDBN kodea: 894694.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte-zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Manu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren babesean eman da, eta honako hauekin lotu behar da: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.18 artikulua, zeinak, halaber, Foru Komunitateari eskumen esklusiboa ematen baitio hirugarren adinekoen arloan, eta Espainiako Konstituzioaren 49. eta 50. artikuluak, zeinen arabera botere publikoek bultzatuko baitituzte desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa eta gizarteratzea bermatuko duten politikak, mundu osoan irisgarriak diren inguruneetan, eta hirugarren adineko ongizatea sustatuko baitute haien osasun, etxebizitza, kultura eta aisialdiko arazo espezifikoei erantzunen dien gizarte-zerbitzuen sistema baten bidez.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinaren B ataleko 12. puntuan, adinekoentzako arretaren arlorako laguntza teknikoak ezartzen dira. Hartan xedatzen da baliabide horren helburua dela adineko pertsona bere ohiko ingurunean geratzeko erraztasunak ematea, etxebizitzaren irisgarritasuna eta mugikortasuna erraztuta edo haren egoera fisikoa eta osasun egoera hobetuta.

"Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinaren C) ataleko 14. puntuan, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-produktuak erosteko dirulaguntzak ematea aurreikusten da. Hartan xedatzen da baliabide horren helburua desgaitasunak eragindako beharrak estaltzea dela, autonomia pertsonala eta irisgarritasuna sustatzearren.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako administrazioek berariazko akordioak egiten ahalko dituzte dirulaguntzak emateko, aurrekontuetan duten diruaren arabera, autonomia pertsonala bultzatzeko. Laguntza horiek dirulaguntza modukoak izanen dira, eta eguneroko bizitzan normal moldatzeko behar diren laguntza teknikoetarako edo tresnetarako emanen dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du zer araubide juridiko orokor aplikatu behar zaien onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei. Arau horren 17.1 in fine artikuluak banakako ebaluazioaren araubidea ezartzen du. Araubide horretan, araudiak edo oinarri arautzaileek eskaerak ebaluatzeko eta dirulaguntzak ebaluazio horren arabera esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte, eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten dira, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.

Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, 15.2 artikuluan honako hau dio: "Bizimodu independentea izateko eta bizitzaren eremu guztietan osoki parte hartzeko eskubidea sustatzeko, botere publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte irisgarritasun unibertsala bermatzeko inguruneetan, prozesuetan, ondasunetan, produktu eta zerbitzuetan, garraioan, informazio eta komunikazioetan, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta hedabide sozialak eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz landaguneetan".

Ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Ikusirik espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak, argi dago egokia eta interes publikokoa dela deialdi hau onestea, eta legezkoak direla deialdia eta oinarri arautzaileak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz.

AGINTZEN DUT:

1. Onestea adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak 2026. urterako, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso direnak.

2. Gastua baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko honako partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

920005 93100 4809 231B03 Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa partikularrentzat

2026

50.000,00

3. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–DEIALDI HONEN OINARRI OROKORRAK

1.–Xedea eta helburua.

Agindu honen xedea da oinarri batzuk ezartzea arautzeko nola emanen zaizkien mendekotasun edo desgaitasun mailaren bat duten pertsonei laguntza-produktuak erosteko banakako laguntzak. Salbuespenez, goian adierazitako egoeretan egon gabe ere, funtzio baterako autonomia galarazten dien patologiaren bat izateagatik laguntza-produkturen bat behar duten pertsonei ere emanen zaie laguntza, osasun sistemako profesional baten txostenaren bidez egiaztatuz gero.

Foru agindu honen ondorioetarako, laguntza-produktuak dira bereziki desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzat fabrikatutako edo merkaturatutako produktuak, hauetarako helbururen bat dutenak:

–Parte-hartzea erraztea.

–Gorputzaren funtzioak/egiturak eta jarduerak babestea, sostengatzea, entrenatzea, neurtzea edo ordeztea.

–Jarduteko edo parte hartzeko mugei eta gabeziei aurrea hartzea.

Agindu honetan arautzen diren prestazioak ez dira aldizkakoak. Beraz, prestazioa emateak ez du esan nahi hurrengo urteetan berriz jasotzeko eskubidea aitortzen denik.

Laguntza hauen helburua da desgaitasunaren eta/edo mendekotasunaren ondorioz sortzen diren behar batzuk estaltzeko gastu jakin batzuetan laguntzea, behar horien ondorioz pertsonak zailtasun edo zaurgarritasun sozialeko egoeran gelditzen baitira. Gastuak deialdiari dagokion urtean eginak izan behar dira. Laguntza hauen bidez, jarduteko behar den esfortzua gutxitzea da asmoa.

2.–Tipologia.

Laguntza hauek adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasunari aurrea hartzera bideratuko dira, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren esparruan, eta tipologia hauetakoren batean kokatuko dira:

2.1. Norberaren babesa eta zainketa errazten duten laguntza-produktuak.

A.–Garbitasunerako laguntza-produktuak.

A.1. Aulki pixontzidunak.

A.2. Komunontzirako goragailua beso-euskarriarekin.

A.3. Komunontzietarako altxagarriak.

A.4. Komunontziko tapa.

A.5. Komunontzira egokitu daitezkeen ur beroko ureztatze sistemak eta lehorgailuak.

B.–Nork bere burua garbitzeko, dutxatzeko eta bainatzeko laguntza-produktuak.

B.1. Bainuontzirako oholak eta eserlekuak.

B.2. Bainuontzirako aulki birakaria.

B.3. Dutxarako aulkiak, gurpildunak nahiz gurpil gabeak. Dutxarako aulki eraisgarriak.

B.4. Bainatzeko aulki birakariak.

B.5. Bainatzeko ohatilak.

B.6. Haurren bainurako hamaka.

B.7. Bainugelarako heldulekuak.

B.8. Ilea zaintzeko laguntza-produktuak.

C.–Janzteko eta eranzteko laguntza produktuak.

C.1. Galtzerdiak eta galtzetinak janzteko laguntza-produktuak.

C.2. Konpresio galtzerdiak janzteko eta eranzteko laguntza-produktuak.

C.3. Barneko arropa janzteko eta eranzteko laguntza-produktuak.

D.–Jateko eta edateko laguntza produktuak.

D.1. Mahai tresna egokituak.

D.2. Plater, katilu eta edalontzi egokituak.

D.3. Plateretarako ertz goratuak eta topeak.

D.4. Mahai tapiz edo zapi irristagaitzak.

E.–Altzari eta egokitzapen produktuak.

E.1. Oheko mahai osagarria.

E.2. Eskaren kontrako koltxoia.

E.3. Koltxoia estaltzekoa, eskaren kontrakoa.

E.4. Oheetarako barra-erdiak.

2.2. Mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktuak.

A.–Altxatzeko, garraiatzeko eta transferitzeko laguntza produktuak.

A.1. Transferentzia diskoak.

A.2. Transferentzia diskoak heldulekuekin.

A.3. Transferentzia oholak.

A.4. Transferentzia oholak disko irristagarriarekin.

A.5. Transferentzietarako uhalak eta arnesak.

A.6. Transferentzia-plataformak.

A.7. Transferentzietarako izara irristakorrak.

A.8. Garraiorako gurpil-aulkia.

2.3. Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak.

A.–Ikusmenerako laguntza produktuak.

A.1. Betaurrekoak erostea.

A.2. Lentillak erostea.

A.3. Ikusmenerako beste laguntza-produktu batzuk.

  • Iragazkiak.
  • Lenteak.
  • Lupak.
  • Teleskopioa.

B.–Ahotsa sortzeko laguntza-produktuak.

B.1. Laringofonoa.

B.2. Freehand gailua (fonazio-protesiak dituztenentzat).

3.–Aurrekontu-baliabideak.

Laguntza hauetarako aurrekontua 50.000 eurokoa izanen da guztira, 2026ko gastu-aurrekontuko "Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa partikularrentzat" izeneko 920005 93100 4809 231B03 partidaren kargura.

4.–Betebeharrak.

Laguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

a) 2.1 atalean adierazitako produktuak erosteko laguntzak jasotzeko, beharrezkoa izanen da mendekotasun edo desgaitasun mailaren bat egiaztatzea, edo 65 urtetik gorakoak izatea, baldin eta, aurreko kasuetan egon ez arren, patologia egiaztatuak badituzte. Horretarako, osasun sistemako profesional sanitario baten txostena aurkeztu beharko dute, funtzioren baterako autonomia galtzea eragiten dietela adierazten duena. Zalantzarik izanez gero, txosten hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroko teknikarien aldeko txostenaren bidez berretsiko da.

2.2 atalean adierazitako produktuak erosteko laguntzak jasotzeko, mendekotasunaren balorazioan frogatu beharko da %75eko desgaitasun maila edo handiagoa dutela honako jarduera hauetan parte hartzeko orduan: "nork bere gorputza transferitzeko" jardueretan, eta/edo jardun negatiboa dutela frogatu, FP/SM laguntza-mailarekin, jarduera hauetan: "gorputzaren posizioa aldatu eta mantendu", "aulki batean eserita egotetik zutik jarri", "zutik egon" eta "zutik egotetik aulki batean eseri". Mendekotasun larria edo handia aitortua duten pertsonek ere jasotzen ahalko dituzte laguntza hauek.

Betaurrekoak eta lentillak erosteko dirulaguntza emateko, ikusmen-zolitasun zentralaren galeraren ondoriozko ikusmen-urritasunaren maila gutxienez %25ekoa izan behar da. Ez badago aitortuta eskatzen den gutxieneko ikusmen-urritasunaren maila, eskatzaileak txosten oftalmologiko bat aurkeztu beharko du, ikusmen-zolitasun zentrala bi begietan zuzenduta ere gutxienez %25eko ikusmen urritasuna duela egiaztatzeko.

Betaurreko unitate bat erosteko bakarrik emanen da dirulaguntza deialdi honetan. Erabili eta botatzeko lentillen kasuan, behin baino gehiagotan eskatzen ahalko dira, berritzeko ezarrita dagoen epearen barruan, harik eta deialdiaren II. eranskinean ezarritako gehieneko zenbateko diruz lagungarrira iritsi arte.

Betaurrekoak erosteko dirulaguntza jasoz gero, ez da jasotzen ahalko lentillak erosteko dirulaguntza, eta alderantziz; salbu eta medikuaren preskripzio baten bidez ikusmenerako bi laguntza-produktuak aldi berean erabiltzeko premia justifikatzen bada. Horretarako, sare publikoaren txosten oftalmologikoa aurkeztu beharko da.

Ikusmenerako beste laguntza-produktu batzuk erosteko laguntzak emateko, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroak emandako aldeko txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, eta ikusmenaren eta hari loturiko funtzioen %65 edo gehiago mugatuta dagoela frogatu. Bestela, mendekotasun egoera bat aitortua izan beharko du, eta hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroak emandako aldeko txosten tekniko baten bidez berretsi beharko da.

Betaurrekoak eta/edo lentillak erosteko laguntza aurreko deialdietan eskatu bada, d) atalean ezarritakoa bete beharko da.

Ahotsa sortzeko laguntza-produktuak erosteko dirulaguntza emateko, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroak emandako aldeko txosten teknikoa behar da.

b) Eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

c) Laguntza-produktuaren beharra dokumentatzea, eskatutako produkturako behar den desgaitasun eta/edo mendekotasun maila aitortuta izan ezean, osasun arloko profesional eskudun baten txostenaren bidez.

Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak eskatuz gero (oinarri hauen 2.3 atalean zehaztutakoak), ikusmen-gaitasuna baloratzeko aski diren txosten optikoak onartzen ahalko dira, eta, horretarako, ikusmen-zolitasun zentrala zehaztu beharko dute, bi begietan zuzendua.

d) Aurreko deialdian xede bererako eskatutako dirulaguntzarik jaso ez izana azken bi urteetan, salbu eta honako baldintza hauek betetzen badira:

–Eskatutako egokitzapena edo laguntza teknikoa aurrez eskatutakoaren osagarri izatea, mendekotasun egoerari aurrea hartzeko edo eskatzailearen autonomia pertsonala sustatzeko.

–Eskatutako egokitzapena edo laguntza teknikoa aurrez emandakoen desberdina izatea, mendekotasun egoera larriagotu egin delako.

e) Zerga arloko betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

f) Dirulaguntza hauen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

Ez dira onuradun izaten ahalko deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik hil direnak, ez eta eskaera egiteko unean hilda daudenak ere.

Eskaera aurkezten den egunean bete beharko dituzte aipatutako baldintzak interesdunek.

5.–Eskaerak aurkeztea.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak baldintzarik gabe onartzea.

Era berean, eskatzaileak berariazko baimena ematen du bere mendekotasun eta/edo desgaitasun mailari buruzko datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko, bai eta helburu berarekin eskatutako eta bere historia sozial bakarrean jasotako laguntzei buruzkoak ere, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean.

Era berean, dirulaguntza eskatzeak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen duela Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari bere identifikazio-datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko, bai eta familia-unitatearen errenta-mailari buruzko datu fiskalak eskuratzeko ere, beharrezkoak direnak laguntzaren zenbateko ekonomikoa zehazteko eta Nafarroako Zerga Ogasunak emanen dituenak.

Interesduna berariaz jartzen bada datu horiek telematikoki kontsultatzearen eta egiaztatzearen aurka, edo ezinezkoa bada datu horiek eskuratzea, kasu bakoitzean dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko urriaren 31n edo deialdiari esleitutako zenbatekoa agortzen den egunean bukatuko da.

Eskaerak, ahal dela, deialdi honen webgunearen bidez aurkeztuko dira. Bertara, web-orri hauen bidez sar daiteke (sinadura elektronikoa behar da):

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on?tramiteId=133754

Bestela, administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko araudian adierazitako edozein lekutan aurkez daiteke eskaera.

5.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

a) III. eranskineko eredu ofizialaren araberako eskabidea, behar bezala beteta eta eskatzaileak edo, kasuaren arabera, haren ordezkariak sinatuta.

Eskabidearen barruan zinpeko adierazpen bat dago, adierazteko pertsona horrek ez duela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik.

Eskabidean, orobat, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari berariazko baimena ematen ahal zaio eskabidean jasotako datuak jakinaraz diezazkien Foru Komunitatearen eremuan departamentu horrekin lankidetzan diharduten gizarte ekimeneko entitateei, baldin eta datu horien helburua historikoa, estatistikoa edo zientifikoa bada, eta, betiere, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako mugak eta baldintzak beteta.

Deialdiaren web-orrian eskuragarri daude eskaera aurkezteko eskatzen diren eranskin guztiak.

Deialdiaren fitxan agertzen den eskabide ereduarekin (III. eranskina) bat ez datozen eskabideak, edo behar bezala beteta ez daudenak, edo eskatzailearen sinadura ez dutenak, ez dira aurkeztutzat hartuko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

b) Eskatzailea bizi den udalak emandako erroldatze-ziurtagiria edo -orria, laguntza eskaera egin baino hiru hilabete lehenago emana gehienez, non antzinatasuna jaso beharko baita.

c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE). Inprimakia esteka honetan deskarga daiteke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak".

d) Eskatutako produktuaren premia frogatzen duen osasun arloko profesionalaren txosten teknikoa, baldin eta eskatzaileari ez bazaio aitortu daukan zailtasunarekin lotutako desgaitasuna edo mendekotasun egoera.

e) Egindako gastua frogatzen duen faktura, 8.1 oinarriaren araberakoa. Faktura horren data 2025eko azaroaren 1aren eta eskabidea aurkezteko egunaren artekoa izan beharko da. Betaurrekoak diruz laguntzeko, faktura aurkeztu beharko da; bertan, alde batetik, kristalen kostua jasoko da, eta, bestetik, armazoiarena.

f) Eskatutako dirulaguntzaren xede diren produktuen ordainagiriak, 8.2 oinarriaren arabera.

g) Eskatzailea ez badago behartuta errenta-aitorpena aurkeztera, diru-sarreren adierazpen sinatu bat aurkeztuko da, IV. eranskineko ereduaren araberakoa, azken zergaldiari dagozkion datu ekonomikoak jasotzen dituena.

h) Nortasunari buruzko datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, NANaren kopia aurkeztu beharko da.

i) Errenta-aitorpenari buruzko datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, eskatzailea azken zergaldian sartuta dagoen familia-unitateak egindakoaren kopia aurkeztu beharko da.

5.3. Eskabideko akatsak zuzentzea.

Eskabidearekin batera ez badira aurkezten nahitaezko agiriak, edo beste bide batetik ezin badira kontsultatu edo egiaztatu espedientean ez dauden datuak, instrukzio-organoak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzendu edo osa ditzala beharrezko agiriak. Halaber, ohartaraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

6.–Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

6.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioko araubidearen bidez tramitatuko da, eskaerak zein ordenatan jaso diren aintzat hartuta.

Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari dagokio prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak betetzea.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.2. Eskaeren tramitazioa.

Eskaera aurkeztu den egunaren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, baldin eta eskabidearekin batera deialdi honen oinarrietan eskatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu badira, eta horretarako aurrekontu kreditua dagoen bitartean, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin.

7.–Kontzeptu eta zenbateko diruz lagungarriak.

7.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak izanen dira foru agindu honetako I. eranskinaren 2. oinarrian azaltzen diren tipologietan sartutako kontzeptuak.

Instrukzio-organoak egokitzat jo beharko ditu kontzeptu diruz lagungarriak, profesional eskudunek (osasun langileak) emandako txostenen arabera. Eskaerak laguntzaren egokitasuna behar adina frogatzen ez badu, laguntza agindu duten profesionalei eskatuko zaie informazio gehiago eman dezatela, eta/edo egokitasun irizpen bat eskatuko zaio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroko taldeari.

Halaber, diruz lagungarriak izanen dira laguntza-produktuak 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean erosi direla fakturen eta ordainagirien bidez frogatzen duten laguntza eskaerak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen Nafarroako Gobernuko beste departamentu batek, Estatuko Administrazioak eta/edo Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileek finantzatzen dituzten kontzeptuak.

7.2. Zenbateko diruz lagungarria.

Kostu diruz lagungarria eta eskatzailearen familia-unitatearen urteko diru-sarrerak hartuko dira kontuan dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko.

a) Kostu diruz lagungarria.

Laguntza-produktu mota bakoitzari dagokion gehieneko zenbateko diruz lagungarriaren arabera zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa, foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

Eskatutako laguntza-produktuari dagokion gehieneko zenbateko diruz lagungarria, II. eranskinean zehaztutakoa, handiagoa bada eskatzaileak egindako eta justifikatutako gastua baino, azken hori hartuko da kostu diruz lagungarritzat, deialdi honen 7.2.d) atalean azaltzen den formula matematikoa aplikatzeko helburuarekin.

Eskatutako laguntza-produktuari dagokion gehieneko zenbateko diruz lagungarria, II. eranskinean zehaztutakoa, eskatzaileak egindako eta justifikatutako gastua baino txikiagoa edo berdina bada, gehieneko zenbateko diruz lagungarria hartuko da kostu diruz lagungarritzat, deialdi honen 7.2.d) atalean azaltzen den formula matematikoa aplikatzeko helburuarekin.

b) Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak.

Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak zenbatzeko, azken zergaldian aurkeztutako errenta-aitorpena hartuko da kontuan, eta, aitorpen hori egiteko betebeharretik salbuetsita egonez gero, aurkeztutako diru-sarreren adierazpena (IV. eranskina), zergaldi bereko datu ekonomikoak jasotzen dituena.

Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak kalkulatzeko, baliabide ekonomiko garbi guztiak zenbatuko dira, hauek barne: lan-etekinak, kapital-errentak, enpresa-jarduerak, jarduera profesional edo artistikoak eta erakunde publikoek emandako pentsio guztiak, errenta salbuetsiak badira ere.

Honako hau da familia-unitatea:

a.–Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak.

b.–Legeria berekiaren araberako bikote egonkor batek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak.

c.–Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin nahiz bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Halaber, seme-alabekin parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta jagoletzaren pean dauden pertsonak, aurrekoez bestelako egoeretan daudenak.

c) Laguntzaren intentsitatea.

Eskatzailearen familia-unitatearen urteko diru-sarrerak kontuan hartuta, 7.2.b) atalean ezarritakoari jarraikiz, eta familia-unitate horretako kide kopuruaren arabera, kostu diruz lagungarriari aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatea zehaztuko da, 7.2.a) atalean ezarritakoari jarraikiz. Intentsitate hori I. taularen araberakoa izanen da.

I. taula.–Laguntzaren intentsitatea, familia unitatearen diru-sarreren arabera

DIRU-SARRERAK

FAMILIA-UNITATEKO KIDE KOPURUA

KIDE 1

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE EDO GEHIAGO

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Honaino

21.559

100

32.338

100

40.424

100

46.486

100

51.136

100

56.249

100

Honaino

24.393

75

36.588

75

45.735

75

52.594

75

57.855

75

63.639

75

Honaino

27.597

50

41.396

50

51.744

50

59.506

50

65.458

50

72.004

50

Honaino

32.805

25

49.205

25

61.508

25

70.733

25

77.806

25

85.589

25

Laguntzaren intentsitatea zehazteko, prozedura hau erabiliko da: familia-unitateko kide kopuruari dagokion zutabean, 7.2.b) atalaren araberako familia-unitatearen urteko diru-sarreren zifra bera edo hurrengo handiena daukan laukia bilatu behar da. Eskuineko alboko laukian, ehuneko bat agertzen da, laguntzaren intentsitatetzat hartuko dena 7.2.d) ataleko formula matematikoa aplikatzeko eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko.

d) Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Eskatzaileak jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa formula matematiko honen bidez zehaztuko da:

Kostu diruz lagungarria x laguntzaren intentsitatea = dirulaguntzaren zenbatekoa.

Inoiz ez da ematen ahalko eskatutako produktuaren merkatuko batez besteko prezioa baino diru gehiago.

Eskatzaile bakoitzarentzako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.500 euro da. Eman beharreko dirulaguntzaren gutxieneko zenbatekoa 5 eurokoa izanen da. Horren ondorioz, egindako balorazioaren ondoren zenbateko hori baino txikiagoa eman behar bada, dirulaguntza ukatu eginen da.

8.–Diruz lagundutako gastuaren justifikazioa.

7.2.d) atala aplikatuta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gastua behar bezala justifikatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da, aurreikuspen hauen arabera:

8.1. Egindako gastuaren frogagiriak.

Egindako gastua faktura bidez soilik dokumentatuko da.

Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz, dirulaguntzaren eskatzaileak egindako gastua justifikatzen duten faktura guztiek honako datu hauek izanen dituzte:

–Faktura zenbakia.

–Faktura egin zeneko eguna.

2025eko azaroaren 1etik eskaera aurkezten den egunera artekoa izan beharko da data.

–Faktura egin behar duenaren nortasun-datuak:

  • Izen-deiturak edo sozietate-izen osoa.
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa).
  • Helbidea.

–Fakturaren hartzailearen (dirulaguntzaren eskatzailea) nortasun-datuak.

  • Izen-abizenak.
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa).
  • Helbidea.

–Fakturaren xede den laguntza-produktuaren deskribapena, zergarik gabeko unitateko prezioa barne, baita unitateko prezioan sartzen ez den edozein deskontu edo beherapen nahiz guztizko kontraprestazioa ere. Betaurrekoen kasuan, fakturan kristalen eta armazoien kostua banakatuta agertu beharko da.

–Eragiketari aplikatu beharreko BEZaren zerga-tasa.

Faktura bidez dokumentatutako erosketa BEZa aplikatzetik salbuetsita badago, salbuespen hori fakturan agertu beharko da.

–Ordaintzeko modua.

Faktura eskudirutan, zordunketa bidez, banku transferentzia bidez edo txartelarekin ordaindu den adierazi beharko da.

8.2. Eskatzaileak egindako ordainketaren frogagiriak.

Aurkeztutako faktura eskudirutan ordaindua bada, aurkeztutako fakturan agertu beharko dira faktura egiten duen enpresaren sinadura eta zigilua, eta fakturaren testuan adierazi beharko da ordaintzeko modua eskudirutan izan dela.

Ordainketa banku-kontuan zordunketa eginez, txartelaren bidez edo banku-transferentziaren bidez egiten bada, faktura osorik ordaindu dela egiaztatzeko moduko frogagiri bat aurkeztu beharko da.

9.–Ebazpena eta errekurtsoak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emanen du laguntza emateko ebazpena, instrukzio-organoaren proposamenari jarraikiz.

6.2 atalaren arabera, interesdunak eskaera aurkeztu duen datatzat hartzen den egunetik 3 hilabete iragan baino lehen emanen eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori iragaten bada ebazpenik berariaz jakinarazi gabe, interesdunek ulertzen ahalko dute eskaera ezetsi egin dela. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Ebazpena aldekoa izanez gero, 5.2 c) atalean aipatzen den transferentzia bidez ordaintzeko eskaeran onuradunak adierazitako kontuan eginen da dagokion ordainketa.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

11.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateraezinak dira entitate publiko edo pribatuek xede bererako ematen duten beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.

Laguntza bat jaso eta bi urteko epean ezin izanen da kontzeptu bererako laguntzarik jaso, behar bezala justifikatu eta instrukzio-organoak onartutako kasuetan izan ezik.

12.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

13.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

14.–Datuen babesa.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa; eta garapenerako gainerako arauak.

Behar diren ondorioak izan ditzan.

II. ERANSKINA.–LAGUNTZA-PRODUKTUEN KATALOGOA

LAGUNTZA-PRODUKTU MOTA

AZPIMOTA

KODEA

SAILA

GEHIENEKO ZENBATEKO
DIRUZ LAGUNGARRIA

2.1.–Norberaren babesa eta zainketa errazten duten laguntza-produktuak

A. Garbitasunerako laguntza produktuak (libratzea)

1

1. Aulki pixontzidunak

112 euro unitate bakoitzeko

2

2. Komunontzirako goragailua beso euskarriarekin

81 euro unitate bakoitzeko

3

3. Komunontzietarako altxagarriak

100 euro unitate bakoitzeko

4

4. Komunontziko tapa

139 euro unitate bakoitzeko

5

5. Ureztatze sistemak eta aire beroaren bidezko lehorgailuak, komunontzirako egokituak

450 euro unitate bakoitzeko

B. Nork bere burua garbitzeko, dutxatzeko eta bainatzeko laguntza-produktuak

6

1. Bainuontzirako ohola eta eserlekuak

60 euro unitate bakoitzeko

7

2. Bainuontzirako aulki birakaria

135 euro unitate bakoitzeko

8

3. Dutxarako aulkiak, gurpildunak nahiz gurpil gabeak. Dutxarako aulki eraisgarriak

265,50 euro unitate bakoitzeko

9

4. Bainatzeko aulki birakaria

550 euro unitate bakoitzeko

10

5. Bainatzeko ohatila

630 euro unitate bakoitzeko

11

6. Haurren bainurako hamaka

375 euro unitate bakoitzeko

12

7. Bainugelarako heldulekuak

70 euro unitate bakoitzeko

13

8. Ilea zaintzeko laguntza-produktuak

25 euro unitate bakoitzeko

C. Janzteko eta eranzteko laguntza-produktuak

14

1. Galtzerdiak eta galtzetinak janzteko laguntza-produktuak

15 euro unitate bakoitzeko

15

2. Konpresio galtzerdiak janzteko eta eranzteko laguntza-produktuak

50 euro unitate bakoitzeko

16

3. Barneko arropa janzteko eta eranzteko laguntza-produktuak

56 euro unitate bakoitzeko

D. Jateko eta edateko laguntza produktuak

17

1. Mahai tresna egokituak

20 euro unitate bakoitzeko

18

2. Plater, katilu eta edalontzi egokituak

Benetako kostua

19

3. Plateretarako ertz goratuak eta topeak

7 euro unitate bakoitzeko

20

4. Mahai tapiz edo zapi irristagaitzak

30 euro unitate bakoitzeko

E. Altzari eta egokitzapen produktuak

21

1. Oheko mahai osagarria

67 euro unitate bakoitzeko

22

2. Eskaren kontrako koltxoia

500 euro unitate bakoitzeko

23

3. Koltxoia estaltzekoa, eskaren kontrakoa

350 euro unitate bakoitzeko

24

4. Oheetarako barra-erdiak

100 euro unitate bakoitzeko

2.2.–Mugikortasun pertsonala eta lekualdatzeko gaitasuna hobetzeko

A. Altxatzeko, garraiatzeko eta transferitzeko laguntza-produktuak

25

1. Transferentzia diskoak

78 euro unitate bakoitzeko

26

2. Transferentzia diskoak heldulekuekin

346,50 euro unitate bakoitzeko

27

3. Transferentzia oholak

86,50 euro unitate bakoitzeko

28

4. Transferentzia oholak disko irristagarriarekin

300 euro unitate bakoitzeko

29

5. Transferentzietarako uhalak eta arnesak

61 euro unitate bakoitzeko

30

6. Transferentzia-plataforma

500 euro unitate bakoitzeko

31

7. Transferentzietarako izara irristakorrak

60 euro unitate bakoitzeko

32

8. Garraiorako gurpil-aulkia

100 euro unitate bakoitzeko

2.3.–Komunikaziorako eta informaziorako

A. Ikusmenerako laguntza-produktuak

33

1. Betaurrekoak erostea

580 euro unitate bakoitzeko

(gehienez 100 euro armazoi bakoitzeko)

34

2. Lentillak erostea

480 euro unitate bakoitzeko

35

3. Ikusmenerako beste laguntza-produktu batzuk: iragazkiak, lenteak, lupak eta teleskopioa

Benetako kostua

B. Ahotsa sortzeko laguntza-produktuak

36

1. Laringofonoa

445 euro unitate bakoitzeko

37

2. Freehand gailua (fonazio-protesiak dituztenentzat)

190 euro unitate bakoitzeko

Iragarkiaren kodea: F2604624