77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1110/2026 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita Mirian Estebanez Ruiz andrea, Laneko Erizaintzako erizain espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 16an emandako 2360E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laneko Erizaintzako erizain espezialisten plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 20ko 2671E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 20an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko urriaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuen eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituen izangaia izendatzeko proposamena, eta, ondoren, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 3230/2025 Ebazpenaren bidez, abenduaren 24ko 3793/2025 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 30eko 257/2026 Ebazpenaren bidez eta martxoaren 5eko 769/2026 Ebazpenaren bidez.

Azken izendapena egin ondoan, igoera-txandako Maite Rodríguez Antúnez andreari borondatezko eszedentzia eman zaio plazaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin. Hortaz, hutsune hori bete behar da gainditutako izangaien zerrendan haren ondo-ondotik dagoen pertsonarekin, eta, horretan oinarrituta, 2026ko martxoaren 25ean, deialdiaren web-fitxan argitaratu zen bosgarren izendapen-proposamen osagarria.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta izangaiak eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Mirian Estebanez Ruiz andrea, igoera-txandako izangaia, Laneko Erizaintzako erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta 71762 zenbakiko plaza hutsa esleitzea. Plaza hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2605074