75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

721/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Ingeniaritzaren Katedrak Gradu Amaierako Lan hoberenari sari bat emateko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek Nafarroako Ingeniaritzaren Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparru hauetan: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa

Alde horretatik, Gradu Amaierako Lan (GAL) hoberenari sari bat emateko deialdia egiten da, 2025-2026 ikasturtean beren Gradu Amaierako Lana esparru horiekin lotuta egin duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako unibertsitateko ikasleei zuzendurik.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritzaren Katedraren Batzorde Mistoaren akta.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga-tratamenduari buruzko txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an emandako 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Gradu Amaierako Lan hoberenari sari bat emateko deialdia onestea, beren GALa 2025-2026 ikasturtean egin duten NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei zuzendurik, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Deialdi honek sortutako gastua baimentzea. 1.000 eurokoa izanen da gehienez gastu hori, sarietarako baliatuko da, eta Ingeniaritzaren Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2026ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:

30.30.00.76.69 0380 480.25 Katedren sariak 1.000,00 euro.

Hirugarrena.–Sari honen deialdia egiten da:

  • Lehen sari bat, 1.000 eurokoa, Gradu Amaierako Lan hoberenarentzat.

Halako sariak Nafarroan ondare-irabazpentzat hartzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritzaren Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara daitezela agintzea.

Era berean, aipatutako argitalpena alde batera utzi gabe, deialdiari ahalik eta zabalkunderik handiena emanen zaiola saiatuko da, eta horretarako Ingeniaritzaren Katedraren webgunea erabiliko da (https://www.unavarra.es/catedra-ingenieria-navarra/?languageId=100001).

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

2026ko martxoaren 26an.–Martín Larraza Quintana, ikerketako errektoreordea.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

GRADU AMAIERAKO LAN HOBERENARENTZAKO SARIEN IX. EDIZIOA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN INGENIARITZAREN KATEDRAK DEITUA

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek Nafarroako Ingeniaritzaren Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparru hauetan: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

Alde horretatik, sari bat emateko deialdia egiten da, 2025-2026 ikasturtean Gradu Amaierako Lana esparru horiekin lotuta egin eta NUPen aurkeztu eta gainditu duten IITIGMETeko ikasleei zuzendurik.

Horiek horrela, Ingeniaritzaren Katedrako Segimendu Batzorde Mistoak deialdi hau egiten du.

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da IITIGMETeko ikasleek 2025-2026 ikasturtean NUPen aurkeztu eta gainditu dituzten Gradu Amaierako Lanen artean sari bat emateko prozedura arautzea, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioekin bat etorriz; lanek esparru hauetakoren batekin egon behar dute loturik: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honek 1.000,00 euroko aurrekontua du guztira. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2026ko gastuen aurrekontuko 30.30.00.7669 0380 480.25 Katedren sariak izeneko partidaren kargura ordainduko dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ingeniaritzaren Katedrak jarriko du zenbateko hori.

3.–Deialdiko saria.

1.000 euro-ko sari bat emateko deialdia egiten da, 2025-2026 ikasturtean Gradu Amaierako Lana NUPen aurkeztu eta gainditu duten IITIGMETeko ikasleei zuzendurik. Lanek esparru hauetakoren batekin egon behar dute loturik: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

Halako sariak Nafarroan ondare-irabazpentzat hartzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.

4.–Baldintzak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako ikasleek, baldin eta beren GALa arlo hauetan aurkeztu eta gainditu badute: Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa. Lanak 2025-2026 ikasturtean egindakoak izan beharko dira, Ikasketa Amaierako Lanak defendatzeko 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era arteko deialdietan.

Sarietara aurkeztu nahi duten hautagaiek Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoko kide izan behar dute (CITI Navarra), ikasle akreditatu gisara edo, gradua amaitua izanez gero, elkargokide gisara Eskolak eskaintzen dituen espezialitateetako edozeinetan.

5.–Hautagaitzak aurkezteko modua.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskaera, Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eskuragarri izanen den inprimaki normalizatua betez.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

–Azalpen labur bat, aditzera ematen duena Gradu Amaierako Lanak saria zergatik merezi duen eta zer ekarpen egiten dion proposatutako esparruetakoren bati: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa (orrialde bat gehienez).

–Gradu Amaierako Lanaren ildo nagusien laburpena (300 hitz gehienez).

–Gradu Amaierako Lanaren memoria.

Inprimaki normalizatuarekin batera aurkeztu behar den dokumentazio hori PDF formatuan entregatuko da, erregistro elektronikoaren bidez.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko urriaren 5ean bukatuko da, eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.

6.–Saritutako ikasleen betebeharrak.

1. Saridunak nahi duen moduan erabiliko du irabazi duen diru kopurua. Ordainketa Ingeniaritzaren Katedrak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra) antolatuko duten ekitaldi publiko batean eginen da.

2. Deialdiaren oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, dirua itzuli beharko du interesdunak. Dagokion espedientea izapidetu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak dirua itzultzeko ebazpen bat emanen du, diru-sarrera egiteko baldintzak eta epeak adierazita.

7.–Epaimahaia.

Honako hiru kide hauek osatutako epaimahaiak erabakiko du saria nori eman:

–Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoaren zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiburu lanetan arituko baita.

–Ingeniaritzaren Katedraren zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

–Ingeniaritzaren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoaren burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Ingeniaritzaren Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da batzordea, eta, horretarako, batzordekideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

8.–Sariaren esleipena.

1. Epaimahaiak hautagaitzei buruzko lehen ebaluazio bat eginen du, kalitatearen eta inpaktuaren arabera, txosten arrazoituarekin batera, eta haien artetik 4 hoberenak proposatuko ditu Gradu Amaierako Lanak jendaurrean azal eta defenda ditzaten. Hamargarren oinarrian ageri den bezala, "Argitalpena" izenekoan, bide bakarra erabiliko da ekitaldiaren berri emateko: Nafarroako Ingeniaritzaren Katedraren webgunea (https://www.unavarra.es/catedra-ingenieria-navarra).

2. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldian, alderdi hauek baloratuko ditu epaimahaiak:

–Aztertutako gaiak zenbateko interesa duen eta zein neurritan egokitzen den deialdiaren edukietara.

–Nolakoa den lanaren kalitate zientifikoa eta teknikoa. Zenbateko zehaztasunez erabiltzen diren iturriak eta nolakoa den lanaren barne sendotasuna.

–Estiloa zuzena ote den, eta lana adierazteko eta aurkezteko modua argia ote den.

3. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoituan oinarrituta.

4. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emanen du, eta, bertan, saria nori ematea proposatzen den jasoko da. Posible da sariaren balorazioan berdinketa egotea eta saria ex aequo ematea. Saria eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.

5. Behin betiko esleipena egiteko Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6. Ekitaldi publikoa eginen da saria emateko.

7. Saria emateko ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Ingeniaritzaren Katedraren webgunean argitaratuko da, betiere saria emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago.

9.–Datuen babesa.

Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. Datuen tratamenduak bat etorri behar du EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) eta Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO).

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera tratatuko dira datuak.

Datu hauek tratatuko dira: hautagaien nortasuna (izen-deiturak eta NANa), harremanetarako datuak, datu akademikoak, aurkeztutako dokumentazioa eta, saria kobratu behar izanez gero, bankuaren datuak edo ordaindu ahal izateko bestelako datuak.

DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ingeniaritzaren Katedrak antolaturiko sariak antolatzea eta ematea da datuen tratamenduaren helburua.

Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa.

Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da. Parte-hartzaileek zilegi izanen dute bere datuetara sartzeko, informazioa lortzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk erabiltzea Datuak Babesteko delegatuaren aurrean (delegado.protecciondatos@unavarra.es).

10.–Argitalpena.

Deialdi hau arautzen duten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.

Halaber, oinarri horiek aplikatuz ematen diren gainerako egintzak Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira, eta, horrez gain, ahalik eta zabalkunderik handiena emanen zaie Ingeniaritzaren Katedraren webgunearen bidez: www.unavarra.es/catedra-ingenieria-navarra.

11.–Errekurtsoak.

Deialdiaren eta haren oinarrien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F2604923