75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA

Lan egutegia, 2026 urterako

Basaburua Imotz Udal Elkartzeak, 2026ko martxoaren 23an egindako batzarrean, onartu zuen Basaburua Imotz Udal Elkartzeko zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia. Hona hemen 2026ko lan egutegia:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 17a,18a, 19a eta 20a: Tokiko pestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Basaburua Imotz Udal Elkartzeko langileen egiazko lan orduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera, antzinatasunaren arabera eta legez aplikatu beharreko gainerako gaien arabera dagokion proportzioan.

Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Basaburuan, 2026ko martxoaren 24an.–Lehendakaria, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2604412