Iragarkia
75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
140/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez irakasleei laguntzak emateko deialdi bat onesten baita, atzerrian prestakuntza jaso dezaten, 2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. DDBN kodea: 896204.
Hezkuntza Departamentuak hainbat programa sustatzen ditu Nafarroako ikasleen hizkuntza gaitasuna hobetzeko, eta horretarako metodologia berariazkoak aplikatu behar dira ikasgelan. Hori dela-eta, hainbat urtetatik hona, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, irakasleak prestatzeko jarduketa planean, laguntzen deialdiak egiten ditu, irakasleek metodologia ikastaroak egin ditzaten atzerrian ingelesez, frantsesez nahiz alemanez, beren gaitasun metodologikoa eta hizkuntza horietan duten gaitasun linguistikoa hobetzeko.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, zeinetan proposatzen baitu 2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra aurrez aurreko ikastaroak egiteko deialdi bat egin dadila, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan atzerriko hizkuntzak edo hizkuntzaz bestelako irakasgaiak atzerriko hizkuntzetan irakasten dituzten irakasleentzako edo, atzerriko hizkuntza baten C1 maila edo baliokidea izanda, hizkuntza horren irakaskuntzarako metodologiari buruzko prestakuntza jaso nahi duten irakasleentzako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, banakako hogei laguntza –2.000 euro artekoak– emateko, atzerrian aurrez aurreko metodologia ikastaro bat egiteko. Parte hartzeko oinarriak ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.
2. Horretarako behar den gehieneko gastua onestea, hots, 40.000 eurokoa, 2026ko gastuen aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntzarako laguntzak" izeneko 420001-42400-4809-321202 partidaren kargura.
3. Ebazpen hau eta bere eranskinak www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio (Hezkuntzako berriak) webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta oinarri horiek aplikatzeko egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA.–LAGUNTZAK, IRAKASLEEK ATZERRIAN PRESTAKUNTZA EGITEKO 2026KO UZTAILAREN 1ETIK ABUZTUAREN 31RA. DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehen oinarria.–Deialdiaren xedea.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak deialdi bat egin du, gehienez ere banakako 20 laguntza emateko –2.000 euro artekoak–, atzerrian aurrez aurreko ikastaro bat egiteko 2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. Laguntza hauek zuzenduta daude Nafarroako Foru Komunitateko sare publikoko eta itunduko ikastetxeetan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten irakasleei, baita hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei ere. Laguntzen helburua da haien gaitasun metodologikoa eta hizkuntza gaitasuna –ingelesez, frantsesez eta alemanez– eguneratzea eta hobetzea.
Irakasle eskatzaileek ikastaroa ematen duen erakundearekin zuzenean kudeatu beharko dituzte deialdi honen bidez diruz laguntzen diren ikastaroetarako izen-ematea eta gainerako izapideak.
Bigarren oinarria.–Gastua baimentzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honen bidez, hogei laguntza emanen dira –2.000 eurora artekoa bakoitza– atzerrian aurrez aurreko ikastaroak egiteko 2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, eta laguntza horietarako guztietarako gehienez ere 40.000 euroko gastua proposatzen da.
Hirugarren oinarria.–Parte hartzeko baldintzak.
–Jarduneko irakaslea izatea.
–Irakasleentzako atzerriko prestakuntzarako laguntzen onuradun ez izatea azken bi deialdietan (2023-2024 eta 2024-2025) Eskatzailea ikasturte horietan onuraduna izan bada, itxarote-zerrendan geratuko da, aurreinskripzioaren ordenaren arabera, aurreko deialdi horietan laguntza jaso ez dutenen atzetik.
- Irakasle izatea Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean nahiz hizkuntza eskola ofizial batean eta honako egoera hauetako batean egotea:
- Atzerriko hizkuntzetako irakasle izatea (ingelesa, frantsesa edoalemana).
- Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan hizkuntzaz bestelako irakasgaiak irakasten dituen irakasle izatea (British, IIP, FIP, AIP, Bigarren Hezkuntza Eleaniztuna edota aleman, ingeles edo frantses atal elebidunak).
- Laguntza zer hizkuntzatarako eskatzen den, hizkuntza horretan C1 mailako ziurtagiria duen irakaslea izatea, hizkuntza hori ez bada irakasgaiak irakasteko erabiltzen duena.
Ezin dute parte hartu aurreko bi ikasturteetan (2023-2024 eta 2024-2025) irakasleentzako atzerriko prestakuntzarako laguntzen onuradun izanik prestakuntzarako ukoa behar den denboran eta moduan aurkeztu ez zutenek.
Laugarren oinarria.–Atzerrian udako ikastaro bat egiteko banakako laguntzen deskribapena.
4.1. Ikastaroen ezaugarriak.
–Ikastaroaren edukia metodologikoa izanen da esklusiboki, eta hizkuntzekin eta haien didaktikarekin lotuta egonen da.
–Prestakuntza (ikastaro bat edo bat baino gehiago) 40 ordukoa izanen da gutxienez. Ondorio horretarako, ez dira zenbatuko eskolaz kanpoko jardueren edo jarduera soziokulturalen orduak (bisitak, antzerkia, zinea, etab.).
–Ikastaroak 2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egin beharko dira.
–Irakasleak ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan baldin eta helburu bererako eta ikasturte berean Nafarroako Gobernuaren bestelako laguntza edo bekak jasotzen badituzte.
–Udan atzerriko prestakuntza egiteko laguntzen onuradunak izena ematen badu Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen 2026ko udako barnetegietarako, zilegi izanen da hori ere egitea, baldin eta plaza librerik badago.
4.2. Laguntzen banaketa.
Guztira 20 laguntza emanen dira. Horietatik 14 sare publikoko irakasleentzat gordetzen dira (ingeleseko 9, frantseseko 3 eta alemaneko 2), eta 6 sare itunduko irakasleentzat (ingeleseko 4, frantseseko 1 eta alemaneko 1).
Sare bakoitzeko hizkuntza bakoitzarentzat gordetako laguntza guztiak esleitzea posible ez bada, esleitu gabeak beste sarean hizkuntza berean ari direnentzat izanen dira. Beste sarean eskaini ondoren, oraindik ere hizkuntza jakin baterako gordetako laguntzak esleitu gabe geldituz gero, laguntzak baremoaren arabera esleituko dira, hizkuntza kontuan hartu gabe. Laguntza zer saretarako zen hasiera batean, sare horretan eskainiko da lehenik eta behin, eta, gero, beste sarean. Azken puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, zozketa eginen da hura ebazteko.
4.3. Laguntzen zenbatekoa eta estaldura.
4.3.1. Laguntza hauen xedea da ikastaroaren matrikulagatik ordaindu beharreko oinarrizko kontzeptua, ostatua eta egin beharreko joan-etorria finantzatzea. Ez ditu barnean hartzen mantenu-gastuak edo beste gehigarri batzuk.
Joan-etorria autoz eginez gero, behar diren fakturak aurkeztu beharko dira. Kilometroko prezioa 0,37 eurokoa izanen da.
Gehienez ere 2.000 euroko laguntza emanen da.
Ikastaroa egin ondoren jasoko da laguntza, behin matrikulari eta, hala badagokio, ostatuari eta joan-etorriari lotutako gastuen frogagiriak aurkeztu eta egiaztatu ondoren; ikastaroaren ordu guztiak zehazten dituen bertaratze ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, 2026ko irailaren 15ean beranduenez. Gastuak deialdi honetako zortzigarren oinarrian xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira.
4.3.2. Hezkuntza Departamentuak beretzat gordeko du gastuetako edo haien frogagirietako batzuk aintzat ez hartzeko eskubidea, gehiegizkotzat edo desegokitzat jotzen baditu. Jasotzen den laguntzak ez dio inolako onura ekonomiko pertsonalik ekarriko adjudikaziodunari.
4.3.3. Laguntza bat eskuratzen duen pertsona baino ez da arduratuko hautatu den ikastarorako inskripzioa kudeatzeaz eta egin beharreko ordainketak egiteaz.
Bosgarren oinarria.–Eskaerak aurkeztea, dokumentazioa eta epea.
5.1. Eskaerak aurkeztea.
Eskaera webgune honetako inprimakiaren bidez beteko da: https://forms.gle/btGDAHB5V7NwExtU9 Eranskin honen 5.2 puntuan adierazten den dokumentazioa eskaneatuta bidali beharko da idiomas@educacion.navarra.es posta elektronikoko helbidera edo, bestela, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da (San Domingo aldapa 8, 31001 Iruña) edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezartzen diren baliabideetako bat erabiliz. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaio.
Departamentuak, dirulaguntzak emateko xedeei dagokienez, programa egokia den edo ez baloratuko du. Ezezko balorazioa emanez gero, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak horren berri emanen dio eskatzaileari, arrazoiak adierazita, 5 egun balioduneko epean beste ikastaro baten programa aurkez dezan. Laguntza emateko baldintza izanen da, beti, beste ikastaro bat aurkeztea eta hura egokia izatea.
Era berean, baldin eta laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hautagaiak ikastaroa aldatzen badu, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, arestian aipatutako moduetako batean, behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen, hautatu duen ikastaro berriaren programa erantsirik, hark onets dezan. Horrela egin ezean, ez dago bermatuta laguntza emanen dela.
Behar izanez gero, agiri osagarriak aurkezteko eskatzen ahalko da.
5.2. Nahitaezko dokumentazioa.
1) Zinpeko aitorpena, 6. eranskinaren arabera betea.
2) Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, adierazten duena zer ikasturtetan irakatsi dituen irakasleak atzerriko hizkuntzak edo beste irakasgai batzuk atzerriko hizkuntzetan, eta zenbat aldiz parte hartu duen eTwinning proiektuetan edo Erasmus+ programetan (eredua 5. eranskinean).
3) Laguntzan eskatzen den hizkuntzako irakasgairik eman ez bada, edo hizkuntza horretan bestelako irakasgairik eman ez bada, otsailaren 28ko 30/2018 Foru Agindu bidez aldatutako 30/2011 Foru Aginduan jasota dagoen C1 mailako ziurtagiria.
4) Prestakuntzaren programa edo plana.
5.3. Aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Seigarren oinarria.–Hautapen batzordea.
Hautapen batzordea kide hauek osatuko dute:
–Atzerriko Hizkuntzen Programen Ataleko burua, batzordeburua izanen dena, edo hark eskuordetzen duena.
–Hizkuntza Programen Bulegoko burua, edo hark eskuordetzen duena.
–Hizkuntza Programen Bulegoko irakaskuntza aholkulari bat, edo hark eskuordetzen duena.
Hautapen batzordeak 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskaera guztiak.
Zazpigarren oinarria.–Deialdiaren ebazpena.
Hautapen batzordeak behin-behineko eskaeren zerrenda eta hautapen prozesuan lortutako puntuazioa argitaratuko ditu www.educacion.navarra.es/portal webgunean.
Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:
–Behin-behineko eskaeren zerrenda eta, baremoa aplikatuz gero, bakoitzak lortutako puntuazioa.
–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.
Puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, zozketa eginen da hura ebazteko.
Hautagaiek alegazioak aurkez diezazkiokete hautapen batzordeari, bost egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda hori argitaratzen denetik.
Alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak deialdiari buruzko behin betiko ebazpena emanen du eta emandako laguntzen behin betiko zerrenda argitaratuko du Hezkuntza Departamentuaren webgunean: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio.
Emandako laguntzari uko eginez gero, behin betiko zerrenda argitaratu eta bost egun balioduneko epean, hautatuek deialdiaren 3. eranskina igorri beharko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari posta elektronikoz (idiomas@educacion.navarra.es), laguntzari uko egiten diotela adierazteko. Mezuaren GAIAren eremuan "Uko egitea - Atzerria" eta eskatzailearen izena eta bi deitura idatzi beharko dira.
Bestela, laguntza onartu dutela ulertuko da.
Ezarritako epea bukatutakoan ere uko egiteak irits daitezkeela aurreikusirik, ezarri da ukoa epe hori bukatu ondoren aurkezteak hurrengo bi deialdietatik baztertzea ekarriko duela, kasu justifikatuetan izan ezik.
Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du emandako laguntza bat ikastaroa egin aurretik bertan behera uzteko, baldin eta egiaztatzen bada eskatzailearen destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela, edo aurreikusten bada betebehar gisa ezartzen diren baldintzetakoren batek ez duela indarrik izanen hurrengo ikasturtean (2026-2027).
Zortzigarren oinarria.–Azken agiriak eta laguntzak ordaintzeko eskaera.
2026ko irailaren 15ean beranduenez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduak:
–Ikastaroari buruzko azken txostena, haren balorazioa egiteko, helbide honetan dagoen inprimakian: https://forms.gle/SQdpsw27Ri49sbih6.
–Ikastarora joan dela ziurtatzen duen agiriaren kopia. Hartan, erakunde antolatzailea, parte-hartzailearen izen-deiturak, egindako jardueraren izena, ikastaroaren datak, guztira egindako irakastorduak eta prestakuntaren programa edo plana azalduko dira. Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza ordaintzeko.
Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak ez dira zenbatu behar.
–Gastuen laburpen-orria (4. eranskina).
–Gastuen laburpen-orrian ageri diren fakturak (garraioa eta ostatua).
–Matrikularen faktura, ordainketaren frogagiriarekin.
Agiri horiek eskaneatuta igortzen ahalko dira posta elektroniko honetara: idiomas@educacion.navarra.es. Mezuaren gaiaren eremuan "Azken txostena" eta interesdunaren izen-deiturak idatzi beharko dira. Hala eta guztiz ere, Hezkuntza Departamentuak laguntzaren onuradunari edozein unetan eskatzen ahalko dio jatorrizko ziurtagiriak eta fakturak aurkezteko, egokitzat jotzen badu.
Ordainketak egin ahal izateko, administrazioak beharrezkoa du irakasle onuradunak Ogasunean erregistraturik egotea; horretarako, Ogasuneko erregistroetan beren bankuko kontua sartu beharko dute, aurrez egin ez badute, esteka honen bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
Norbaitek ezin badu tramite hori online egin, ez daukalako Cl@ve gakoa edo antzekorik, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera bete beharko du eta Ogasunera erregistroaren bidez bidali. https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.
Azken aukera gisa, inprimaki hau postaz ere bidaltzen ahal da helbide honetara: Nafarroako Gobernua (Ekonomia eta Ogasun Departamentua).
–Diruzaintza Atala, Karlos III.aren etorbidea 4, 2. solairua. 31002 (Iruña).
Bederatzigarren oinarria.–Laguntzen ordainketa.
Deialdi honen laugarren oinarriko baldintzekin bat, esleitutako laguntza guztia ordaintzeko, deialdiaren zortzigarren oinarrian aipatzen diren azken agiriak aurkeztu behar dira aurretik.
Laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatzen ahalko dira.
Deialdi honen oinarrietan berariaz adierazitako bateraezintasunez gain, dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta beste administrazio publiko batzuek jarduketa berberetarako ematen dituzten beste edozein dirulaguntzarekin.
Laguntza hauen onuradunak derrigortuta daude Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien informazio guztia ematera, eta behar diren finantza kontrolerako jarduketen menpe geldituko dira. Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.
Hamargarren oinarria.–Egiaztapena.
Hezkuntza Departamentuak ez du inolako ziurtagiririk emanen diruz lagundu den ikastaroko bertaratzeari edo aprobetxamenduari buruz.
Hamaikagarren oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta deialdi aplikatzearen ondorioz sortzen diren egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, horiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Hamabigarren oinarria.–Publikotasuna.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez, honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.
Deialdia Hezkuntza Departamentuko webgunean iragarriko da: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio.
2. ERANSKINA.–LAGUNTZAK, IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO 2026KO UDAN. DEIALDIRAKO BAREMOA
MEREZIMENDUA | GEHIENEKO PUNTUAZIOA | DOKUMENTAZIOA |
Funtzionarioa izateagatik | 2 | NAOko edo BOEko argitalpena edo Hezkuntza Departamentuaren egiaztagiria |
Departamentuak baimenduta atzerriko hizkuntzetan ikasteko programa (AHIP) duen ikastetxe batean atzerriko hizkuntza bat edo atzerriko hizkuntza batean irakasten emandako urte bakoitzeko. (0,5 puntu, urte bakoitzeko) | ||
3 | Zuzendariaren egiaztagiria. (5. eranskina) | |
eTwinning proiektu batean edo Erasmus+ programa batean parte hartzeagatik (0,5 puntu, bakoitzeko) | 3 | Zuzendariaren egiaztagiria. (5. eranskina) |
2025-2026 ikasturtean irakasleen prestakuntzarako KA1 Erasmus+ mugikortasun laguntzarik ez jasotzeagatik | 3 | Zuzendariaren egiaztagiria. (5. eranskina) |
3. ERANSKINA.–UKO EGITEA
2026ko udan irakasleek atzerrian aurrez aurreko prestakuntza egiteko laguntzen deialdia
………………………………………………………………………........................... jaunak/andreak, …………………………… NAN zenbakia duenak, uko egiten dio prestakuntza ikastaro bat egiteko laguntza ekonomikoari (……………………………(e)ko ……………………………aren ………(e)ko ………/…… Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagokio).
Sinadura
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.
4. ERANSKINA.–LAGUNTZAK, IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO 2026KO UDAN. DEIALDIRAKO AURKEZTUTAKO FAKTUREN LABURPENA
ESKATZAILEAREN DATUAK | |
1. DEITURA | |
2. DEITURA | |
IZENA | |
NANa | |
EGINDAKO IKASTAROAREN DATUAK | |
ERAKUNDEA | |
IKASTAROAREN IZENBURUA | |
HASIERA EGUNA | |
BUKAERA EGUNA | |
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (eurotan) |
Ikastaroaren matrikula | |
Ostatua (hala badagokio) | |
Joan-etorria/garraioa (hala badagokio) | |
GUZTIRA |
ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
5. ERANSKINA.–IKASTETXEKO ZUZENDARIAREN ZIURTAGIRIA
Izen-deiturak: …………………………………………………................................................................
Ikastetxeko zuzendaria: .....................................................................................................................
Ziurtatzen dut:
Izen-deiturak: ………………………………………………....................................................................
NANa: ..................................................................................................................................................
Irakasle gisa aritu dela programa hauetan:
ATZERRIKO HIZKUNTZETAN IKASTEKO PROGRAMA EZ DUEN IKASTETXEA
IIP FIP AIP
British programa
Atal elebidunak Programa eleaniztunean, hizkuntza honetan: ........................................, ikastetxe honetan eta ikasturte honetan/hauetan:
...........................................................................................................................................................
...........................................................................................................................................................
...........................................................................................................................................................
Ikastetxe honetan eTwinning proiektu edo Erasmus+ programa hauetan aritu da ikasturte honetan/hauetan:
...........................................................................................................................................................
...........................................................................................................................................................
...........................................................................................................................................................
Ez du jaso, 2025-2026 ikasturtean, irakasleen prestakuntzarako KA1 Erasmus+ mugikortasun laguntzarik.
Eta hala jasota gera dadin, ziurtagiri hau sinatzen dut.
Sinadura eta ikastetxeko zigilua:
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
6. ERANSKINA.–ZINPEKO ADIERAZPENA
2026ko udan irakasleek atzerrian aurrez aurreko prestakuntza egiteko laguntzen deialdia
Nik, ................................................................................................................................jaunak/andreak,
…………………………………………… NANa duenak, adierazten dut:
(X bat jarri dagokion laukian)
Laguntzen onuradun izan naiz aurreko bi ikasturteetako batean (2023-2024 edo 2024-2025), eta, horregatik, libre gelditzen diren plazetarako itxarote-zerrendan egotea eskatzen dut. | |
Ez dut eskatu destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatzeko, eta ez daukat eskatzeko asmorik. |
Sinadura
.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n
ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Iragarkiaren kodea: F2605012
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
