2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Basaburua Imotz Udal Elkartzeak, 2026ko martxoaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu orokorra.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Basaburuan, 2026ko martxoaren 24an.–Burua, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2604409