2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TRAIBUENASKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Traibuenasko Kontzejuaren auzo-batzarrak 2026ko martxoaren 18an egin bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Kontzejuaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an.
2026ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.100,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 29.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.200,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 36.300,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 100,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 27.520,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 140,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.540,00 euro.
Gastuak, guztira: 36.300,00 euro.
Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, paratzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluari jarraikiz.
Traibuenasen, 2026ko martxoaren 27an.–Kontzejuko burua, Jorge Labiano Gabari.
Iragarkiaren kodea: L2604797