2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2026ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena argitara eman zen 2026ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2026ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Oloritzen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.
PLANTILLA ORGANIKOA
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Olorizko Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua).
Funtzionarioak.
–Idazkaria/kontu-hartzailea (hutsik).
Lan-kontratudunak.
–Administrari-ofiziala (jardunean).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2604906