75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Miranda Argako Udalaren eta Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda 2026ko ekitaldirako; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2020. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Miranda Argan, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, María Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2604805