2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, barnean harturik entitatearen beraren aurrekontua eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarena, bai eta bi aurrekontuok betearazteko oinarriak ere.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Miranda Argan, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, María Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2604803