2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2026ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren, Andra Mari Egoitza erakunde autonomoaren eta Oilartegi SLU. enpresa publikoaren plantilla organikoa 2026rako.
Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Lesakan, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2604489