75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalak, 2025eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontuaren espedientea, hura arautzen duten oinarriekin batera.

Hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen dira Leatxeko Udalaren 2026ko aurrekontua zein hura arautzen duten oinarriak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

(euroak)

DIRU-SARRERAK

1

ZUZENEKO ZERGAK

18.900,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

3.500,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

6.000,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

54.009,26

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

35.210,03

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

0,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

117.619,29

GASTUAK

1

LANGILERIA-GASTUAK

7.044,29

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

79.285,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

19.290,00

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

12.000,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

0,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

117.619,29

Leatxen, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2604828