75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurrean egon da Udalaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien onespenaren espedientea, iragarkia 2026ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, otsailaren 16an. Jendaurreko aldian inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru legea).

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 2.850,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 110.475,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 51.020,00 euro.

V. kapitulua.–Kontingentzia-funtsak: 5.395,20 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 194.160,80 euro.

Gastuak, guztira: 363.901,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 52.400,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.470,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.119,82 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 129.033,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 61.878,18 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 363.901,00 euro.

Lantzen, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2604597