2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.
Iguzkitzan, 2026ko martxoaren 30ean.–Kontzejuko burua, Sergio Pérez de Urabain Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2604930