2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Igantziko Udalak, 2026ko otsailaren 11n egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.
Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2an, eta udalaren iragarki-taulan argitaratu zen, eta ondotik jendaurrean egon zen idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean.
Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 204.400,00.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 82.180,00.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 393.238,00.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 88.807,00.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 81.300,00.
Diru-sarrerak, guztira: 869.925,00.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria gastuak: 264.633,00.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 209.300,00.
III. kapitulua.–Finantza gastuak: 11.225,00.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 140.835,00.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 215.102,00.
IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 28.830,00.
Gastuak, guztira: 869.925,00.
Igantzin, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2604932