75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2025eko azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa, eta erabakia 2025eko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean. 2026ko urtarrilaren 9an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena aldatu zen, eta 2026ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Idazkaria. Zerbitzu bateratua Jaitzekin. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Graduak: 3. Lanaldia: osoa. Antzinatasuna: 2000-04-22.

Administrari laguntzailea. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Plaza kopurua: 1. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Mailako osagarria: %12. Egoera: Jardunean. Lanaldia: osoa. Antzinatasuna: 1998-04-23.

Zerbitzu anitzetako peoia. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Plaza kopurua: 1. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Egoera: hutsik. Egoera: hutsik. Lanaldia: osoa. Antzinatasuna: 2020-12-07.

Administrari laguntzailea. Zerbitzu bateratua Jaitzekin. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Plaza kopurua: 1. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanaldia: osoa. Antzinatasuna: 2024-11-12.

Langileen izenen zerrenda, 2025eko abenduaren 31n

María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui. Idazkaria. Maila: A. Jardunean.

Cristina Bergera Núñez. Administrari laguntzailea. Maila: D. Jardunean.

José Miguel Artola Turrillas. Maila: E. Jardunean.

María del Mar Pintado López. Administrari laguntzailea. Maila: D. Jardunean.

Muetzen (Gesalatz), 2026ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2604372