75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2026ko plantilla organikoaren hasierako onespena jendaurrean jartzeko epe berria

María Saez de Albeniz Bregaña alkateak, 2026ko martxoaren 30eko 2026-0137 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Etxarri Aranazko Udalak, 2026ko otsailaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxarri Aranazko Udalaren 2026ko plantilla organikoa, eta argitaratu zen 2026ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, eta jendaurreko epea ireki zen 2026ko apirilaren 1a arte.

Ondoren, jendaurrean jartzeko Udaleko iragarki-taulan argitaratutako dokumentazioa okerra dela egiaztatu da.

Kontuan izanik akats formala izan zela, eta defentsa-gabezia eragiten ahal diela interesdunei, eta gardenak izateko, bidezkoa da jarduketetan atzera egitea, jendaurreko epearen hasiera arte. Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Atzera egitea jarduketetan, jendaurreko epearen hasiera arte, eta agiri guztiak osorik gehitzea Etxarri Aranazko Udalaren ediktu-taulan, jendaurreko epean kontsultatu daitezen.

Bigarrena.–Jendaurreko beste epe bat irekitzea, hilabetekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Orain arte jasotako alegazioak aurkeztutzat jotzea, izapidetzeko onartzea eta espedientean sartzea.

Etxarri Aranatzen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2604969