75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORDOVILLAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cordovillako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Cordovillako Kontzejuaren 2026rako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Iragarkia erakundearen iragarki-taulan ere argitaratuko da. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Cordovillan, 2026ko martxoaren 25ean.–Kontzejuko burua, Ana Vales San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2604671