75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

24E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez prestakuntza beka honetarako deialdiaren oinarriak onesten baitira: "Unibertsitateko titulazioa duen pertsona baten prestakuntza praktikorako beka, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoan aritzeko". DDBN kodea: 893531.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari dagokio deialdi hau onestea, eta haren xedea da beka bat ematea gazteek kanpo ekintzaren arloan duten prestakuntza sustatzeko.

Onuradunak aukera izanen du Europako erakundeei, Batasuneko politikei eta horiek Nafarroaren errealitatean duten eraginari buruz duen ezagutza hobetzeko, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoaren eguneroko lanetan parte hartuz, non eginkizun teknikoetan lagunduko baitu, ezagutza praktiko zabala sendotzeko helburuz.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 4. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza beken zuzkidura ekonomikoa eguneratzen duen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 53/2020 Foru Agindua eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretua,

AGINTZEN DUT:

1. Unibertsitateko titulazioa duten gazteen prestakuntza praktikorako beka bat emateko deialdia onestea 2026. urterako. Bekaduna Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoan arituko da.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi horretarako, 56.450 euroko gastua onestea, honela finantzatuko dena:

  • 2026. urteari dagokion gastua, guztira 12.275 euro, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean (Bruselan) duen Bulegoko beka" izeneko B50003 B5200 4809 145100 partidaren kargura ordainduko da.
  • 2027. urteari dagokion gastua, guztira 18.900 euro, ordainduko da 2027rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidea izanen denaren kontura: B50003 B5200 4809 145100 partida, "Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean (Bruselan) duen Bulegoko beka" izenekoa. Betiere, baldintza izanen da horretarako kreditu egoki eta nahikoa egotea.
  • 2028. urteari dagokion gastua, guztira 18.900 euro, ordainduko da 2028rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidea izanen denaren kontura: B50003 B5200 4809 145100 partida, "Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean (Bruselan) duen Bulegoko beka" izenekoa. Betiere, baldintza izanen da horretarako kreditu egoki eta nahikoa egotea.
  • 2029. urteari dagokion gastua, guztira 6.375 euro, ordainduko da 2029rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidea izanen denaren kontura: B50003 B5200 4809 145100 partida, "Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean (Bruselan) duen Bulegoko beka" izenekoa. Betiere, baldintza izanen da horretarako kreditu egoki eta nahikoa egotea.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA.–HONAKO BEKA HAU ARAUTZEKO OINARRIAK: UNIBERTSITATEKO TITULAZIOA DUEN PERTSONA BATEN PRESTAKUNTZA PRAKTIKORAKO BEKA, KANPO EKINTZARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAN ETA NAFARROAKO GOBERNUAREN BRUSELAKO BULEGOAN ARITZEKO

1.–Helburuak.

–Gazteek kanpo ekintzaren arloan duten prestakuntza sustatzea.

–Ezagutzak hobetzea, hala Europar Batasunaren esparrukoak nola arlo praktikokoak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian.

–Europar Batasuneko instituzioen funtzionamenduari buruzko eta haren politikei eta ekintzei buruzko ezagutza hobetzea.

–Bai Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian, bai Bruselako Bulegoan, ohiko lanetan parte hartzea eta zeregin teknikoetan laguntzea: informazioa bilatzea eta materiala eta dokumentazioa prestatzea, Europar Batasuneko instituzio eta organoen bilera edo biltzarretara joatea eta txostenak, buletinak eta abar prestatzen laguntzea.

–Nafarroa Europar Batasunaren barruan egoteak dakarren guztiari buruzko ezagutza praktiko zabala sendotzea.

2.–Zuzkidura.

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia konprometitzen da bekaren onuradunari hilean 1.250 euro gordin ordaintzera bekaren lehenengo hilabetean, Iruñeko bulegoetan aritu bitartean, eta hilean 1.500 euro gordin, aldiz, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoan hasten denetik beka bukatu arte. Diru kopuru horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura bidezko diren atxikipenak eginen zaizkie.

3.–Bekaren iraupena.

Beka hasiko da hura emateko ebazpenean ezartzen den egunean. Aurreikusten da 2026ko maiatzean hastea eta urtebete geroago bukatzea, eta luzatzen ahalko da urtebeteko epeetan, gehienez ere hiru urte egin arte, hasierako aldia eta luzapenak kontuan harturik. Luzapenerako baldintza izanen da aurrekontuetan horretarako kreditu erabilgarri nahikoa egotea.

4.–Hartzaileek bete beharreko baldintzak.

1. Adinez nagusia izatea.

2. Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna izatea. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera C1 mailaren baliokidea den titulu ofizial batekin egiaztatuta.

3. Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

4. Bizitokia Nafarroan izatea, deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.

5. Unibertsitateko gradudun edo lizentziadun titulu ofizial bat izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian emandako tituluen kasuan, hezkuntza arloan eskumena duen ministerioaren homologazioa aurkeztu beharko da.

6. Titulu hori eskuratua izatea prestakuntza beka honen deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean.

7. C1 mailako ingeles edo frantses maila dutela frogatzea, titulu ofizial baten bidez, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB).

8. 30 urtetik beherakoa izatea.

9. Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galarazten dionik.

10. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean prestakuntza bekarik jaso ez izana bi urterako edo gehiagorako.

5.–Osasun laguntza.

Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko du bekadunaren Gizarte Segurantza dela-eta egin beharreko ordainketa. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Gainera, bekadunak aseguru bat sinatu beharko du bere kontura, honako hauek estaltzeko, gutxienez: osasun laguntza edo istripuen ondoriozkoa eta aberriratzea, bai eta erantzukizun zibila ere. Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuari eman beharko dio horren berri, behar diren frogagiriak aurkezturik, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegora joan baino lehen.

6.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta bukatuko da, epea mugara iristen den hilaren barnean, argitaratze-egunaren zenbaki bera duen egunean.

7.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Bekaduna hautatzeko prozesuan parte hartzeko eskabidea.

2. Indarreko NANaren edo pasaportearen fotokopia.

3. Eskatzen den ikasketa titulu ofiziala, non eta noiz eman zen adierazita.

4. Ikasketa-espediente ofiziala, unibertsitate lizentzian edo graduan lortutako batezbestekoa adierazita.

5. Curriculuma, EUROPASS formatuan.

6. Ingeles edo frantses titulu ofiziala (C1 mailakoa gutxienez).

7. Nafarroako erroldatze-ziurtagiria, uneko datarekin, non jasoko baita erroldatzea noizkoa den; bestela, bizitokia Nafarroan izatea frogatzen duen agiri bat, deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.

8. Baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak frogatzen dituzten ziurtagiri edo tituluen akreditazio ofiziala.

8.–Dokumentazioa aurkezteko modua eta tokia.

Eskaerak Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira zuzenduko dira (Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua), eta, ahal dela, Internet bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/beca-para-la-formacion-practica-en-la-direccion-general-de-accion-exterior-y-en-la-oficina-del-gobierno-de-navarra-en-bruselas.

Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Tramitatzeko, ziurtagiri digitala edo Cl@ve erabil daiteke.

Hala egiterik ez badago, eskaerak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietatik edozeinetan.

Ez dira baloratuko, ez eta aintzat hartuko ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzean betetzen ez diren baldintzak eta merezimenduak, alegatu badira ere, ez eta agiri bidez argi eta garbi frogatzen ez direnak ere.

Epearen barnean aurkeztutako eskaerak ez badu eskatutako guztia betetzen, organo eskudunak errekerimendua eginen dio interesdunari, hamar egun naturaleko epean zuzendu dezan. Interesdunak hala egiten ez badu, eskatzeari uko egin diola ulertuko da, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin. Hau da, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, ez da merezimenduen gaineko inolako dokumentaziorik onartuko.

Prestakuntza beka jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

9.–Merezimenduak: balorazio irizpideak.

Merezimenduak bi fasetan baloratuko dira.

–Lehen fasea:

Hautagaitzak baloratuko dira, baldin eta hautagaiek baldintza guztiak betetzen eta frogatzen badituzte. Merezimenduak honako puntuazio hauen arabera baloratuko dira:

IRIZPIDEA

PUNTUAZIOA

Bigarren lizentzia edo graduko ikasketak

1,5

Europako ikasketetako edo nazioarteko harremanetako masterra edo graduondokoa bukatua.

0,0333 puntu ECTS bakoitzeko (1 ECTS = 25 ordu)

2,0

Berezko irakaskuntzetako beste unibertsitate-ikastaro batzuk, gutxienez 60 ordukoak, Europako ikasketekin edo nazioarteko harremanekin zerikusia dutenak.

0,0333 puntu ECTS bakoitzeko (1 ECTS = 25 ordu)

1,5

Ingelesa, C1 (HEEEB) edo goragoko maila (baldintza gisa eskatutako titulua ez bada)

2,0

Frantsesa, C1 (HEEEB) edo goragoko maila (baldintza gisa eskatutako titulua ez bada)

2,0

Euskara, B2 (HEEEB) edo goragoko maila

2,0

Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batzuk, B2 (HEEEB) edo goragoko maila

1,5

Ikasketa-espedientea

2,0 (*)

(*) Ikasketa-espedientean batezbesteko onena duen hautagaiari 2 puntu emanen zaizkio, eta gainerakoei, dagokien puntuazioa, zuzeneko proportzioa aplikatuz.

–Bigarren fasea:

Aurreko fasean puntuaziorik handiena lortzen duten 5 hautagaiei elkarrizketa pertsonal bat eginen zaie, eta haren puntuazioa 0 eta 3 puntu bitartekoa izanen da. Elkarrizketan, honako hauek baloratuko dira:

  • Hautagaiak ahoz komunikatzeko duen gaitasuna, horren barne direla hizkuntza-zuzentasuna, adierazpen-argitasuna eta elkarrizketan erabilitako termino teknikoen egokitasuna.
  • Elkarrizketan zehar bekaren xedearekin lotuta planteatzen ahal zaizkion gaien aurrean erantzuteko gaitasuna.
  • Bekaldian zehar gerta litezkeen egoera hipotetikoei buruz elkarrizketan planteatuko zaizkion arazo eta egoerak konpontzeko gaitasuna.
  • Elkarrizketatzaileekin erlazionatzeko gaitasuna.
  • Erakutsitako berariazko ezagutzak.

Elementu horietako bakoitzak pisu bera izanen du bigarren faseko puntuazioa emateko garaian.

Hautagaiak elkarrizketara joateko deia telefonoz eta posta elektronikoz eginen da, elkarrizketa egin baino 72 ordu lehenago gutxienez. Elkarrizketa egitea nahitaezkoa da; horrenbestez, agertzen ez denak ezin izanen du beka eskuratu. Hautagairen batek prozesuaren fase honetan uko eginez gero, puntuazio handiena duen hurrengoari deituko zaio.

Elkarrizketa egiterakoan, Ebaluazio Batzordeak giza baliabideetako aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahalko du; aholkulari horien laguntza haien espezialitate teknikora mugatuko da.

10.–Hautagaiak aukeratzeko prozesua.

Ebaluazio Batzorde batek eskaerak aztertu eta baloratuko ditu oinarri hauen zortzigarren puntuan ezarritakoaren arabera, eta emaitzei buruzko txostena emanen du, non honako hauek jasoko diren:

a) Eskatutako baldintzak ez betetzeagatik baztertu diren eskatzaileen zerrenda, bakoitzak zer baldintza betetzen ez duen adierazita.

b) Gainerako eskaeren zerrenda, oinarri arautzaile hauetan adierazitako baremazio irizpideen arabera ordenatua.

Ebaluazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

–Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu lanetan arituko dena; ordezkoa, Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.

–Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuari atxikitako APTa (arlo ekonomikoa); ordezkoa, Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko teknikari bat.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena; ordezkoa, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako APT bat (arlo juridikoa).

Berdinketak ebaztea: puntu-berdinketarik gertatzen bada bekarako hautagaien merezimendu guztiak eta elkarrizketa batutakoan, elkarrizketa pertsonalean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da. Berdinketa hausten ez bada, Europako gaietako prestakuntzari erreparatuko zaio. Horrela ebazten ez bada, berdinketa hizkuntzen puntuazioaren arabera hautsi beharko da. Azkenik, berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak zozketa bidez ebatziko du.

11.–Beken iraupena.

Bekak bi etapa izanen ditu:

–Lehenbiziko etapa hasiko da bekaduna Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian sartzen denean (Yanguas y Miranda kalea 27, 1.a, Iruña), eta handik hilabetera bukatuko da.

–Bigarren etapa Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoan eginen da, lehenbiziko etapa bukatzen denetik hasita bekaren hasieratik urtebete egin arte. Bekaldia urtebeteko epeetan luzatzen ahalko da, gehienez ere hiru urte egin arte, hasierako aldia eta luzapenak kontuan harturik.

12.–Baldintzak.

Onuradunak 2,5 egun naturaleko atsedenaldia izanen du bekaldiaren hilabete bakoitzeko. Gehieneko dedikazioa astean 30 ordu izanen da, ahal dela goizetan, baina arratsaldez ere zenbaitetan, ekitaldietara joateko.

Beka jasotzeak ez du esan nahi entitatearekin lan edo administrazio zerbitzuak emateko harremanik dagoenik, eta ez du inolako lan konpromisorik sortzen bekaldia bukatutakoan.

Eskatutako titulazioa edo goragokoa duen tutore batek zuzendu eta gainbegiratuko ditu bekadunaren jarduerak. Tutore hori Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzukoa izanen da lehenbiziko etapan, eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegokoa bigarrenean.

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak beka kentzen ahalko du, errendimendu apala izanez gero praktiketako prestakuntza programa honen ikaskuntzan.

Bekari bekaldia bukatu baino lehen uko egin nahi izanez gero, onuradunak 15 egun natural lehenago jakinarazi beharko dio Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari. Betetzen ez diren aurreabisu egunak bekadunaren hileko bekatik deskontatuko dira, edo bekadunari dagokion beste edozein eskubidetatik.

Ordezkoek betetzen ahalko dituzte bekadunek utzitako hutsuneak, ezarritako hurrenkerari jarraikiz. Kasu horretan, deialdian ezarritako modu berean hasiko dira jardunean, hasiera batean aurreikusitako prestakuntza-aldia bukatu arte.

Bekadunak ez du inoiz ere arriskutan jarriko Nafarroako Gobernuaren izen ona.

Bekadunak agiri bat sinatu beharko du bekaren baldintzak onartzen dituela adierazteko, eta horrela formalizatuta gelditu da Nafarroako Gobernuaren bekadun izaera.

13.–Bekaren bukaera.

Bekaren iraunaldia bukatu baino lehen, prestakuntzako bekadunak txosten bat aurkeztu beharko du egindako lanari eta lortutako emaitzei buruz, tutorearen adostasuna izan beharko duena.

14.–Bateraezintasunak.

Deialdi honetako prestakuntza beka bateraezina da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek emandako beste beka batzuekin.

15.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan berariaz araututa ez dagoen orotan, honako arau hauetan xedatutakoa aplikatuko da: azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, eta apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.

Iragarkiaren kodea: F2604268