2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.
Onetsitako aldaketa Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Aditzera ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta aipatutako legean ezarritakoa bete beharrez.
Berriozarren, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2604761