1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan, argitara eman zen hautapen prozesua gainditu eta baldintzak betetzen zituzten hogeita sei izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 223/2026 Ebazpenaren bidez haien izendapena egin zen.
Izendapenaren ondoren, Francisco Javier Echarte Ayerra jaunari, Itziar Cía Pino andreari, Luis Antonio Tarrafeta Sayas jaunari eta Izai Redín Lekunberri jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan beste lanpostu batean zerbitzu finkoak ematen ari zirelako.
Horri dagokionez, deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan.
Era berean, adierazi behar da Juan Antonio Quintana Lorite jauna, txanda irekiko izangaia, ez dela plazaz jabetu.
Horri dagokionez, deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen duenez, aipatutako epean –eta ezinbesteko kasuetan izan ezik– plazaz jabetzen ez diren izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, eta bertan sartzea Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Asier Fernández de Arroyabe Olaortua jauna eta Jon Esparza Martín jauna, igoera txandakoak, eta, igoera txandan hautapen prozesua gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoenez, baita Óscar Melgosa García jauna eta Daniel Artázcoz Núñez jauna ere, txanda irekikoak.
Deialdiaren 8.1, 8.2 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan agertzen den estekaren bidez.
Iruñean, 2026ko martxoaren 26an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2604754