2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen kontzejuaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 55.700,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 550.000,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 124.000,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 14.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 744.200,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 61.100,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 376.610,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 46.190,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 260.300,00 euro.
Gastuak, guztira.–744.200,00 euro.
Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artikan, 2026ko martxoaren 25ean.–Kontzejuko burua, Rosa Blanco Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2604640