2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTABIAKO KONTZEJUA
Allingo Udalak trafikoaren alorrean dituen eskumenak kontzejuari eskuordetzea
Artabiako Kontzejuak, 2026ko martxoaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen onartzea Allingo Udalak eskumen batzuk uztea kontzejuaren esku, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:
Allingo Udalak Artabiako Kontzejuaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak Udalak bereak baititu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea): trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren, ibilgailuen aparkatzearen, mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren alorretako eskumenak.
Bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Artabian, 2026ko martxoaren 26an.–Kontzejuko burua, Óscar Julián Olivan Ocáriz.
Iragarkiaren kodea: L2604781