2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Udalak trafikoaren alorrean dituen eskumenak Artabiako Kontzejuari eskuordetzea
Allingo Udalak erabaki zuen, 2026ko martxoaren 6an egin bilkuran, eskuordetzea trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren, ibilgailuen aparkatzearen, mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren alorretan dituen eskumenak, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera.
Allingo Udalak Artabiako Kontzejuaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak Udalak bereak baititu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea): trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren, ibilgailuen aparkatzearen, mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren alorretako eskumenak.
Bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Amillaon, 2026ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, María Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2604782