2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Oibarko Udalak, 2025eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontuaren espedientea, hura arautzen duten oinarriekin batera.
Hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen dira Oibarko Udalaren 2026ko aurrekontua zein hura arautzen duten oinarriak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere.
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.
Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, orok jakin dezan, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
DIRU-SARRERAK |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 338.755,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 12.000,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 240.750,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 550.546,03 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 208.650,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 0,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK | 56.860,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 1.407.561,03 |
GASTUAK |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 557.640,01 |
2 | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 509.321,02 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 0,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 98.600,00 |
5 | KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 242.000,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 0,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Gastuak, guztira | 1.407.561,03 |
Oibarren, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2604799