75. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 745/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 3koan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deialdian iragarritako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak:

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba txanda.

SALDÍAS MARTÍN, ANA MARÍA

–Igoera-txanda.

GÓMEZ IBÁÑEZ, ÓSCAR

SÁNCHEZ ORELLA, CÉSAR

–Txanda irekia.

ARZOZ IRURZUN, MARGARITA MARÍA

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2604672