74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Sebastián Carmona Morales jauna, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Barneko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Sebastián Carmona Morales jauna, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Barneko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 16an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2604968