74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Esteban Francisco Español Fernández jauna izendatzen baita Landa Lurzoruaren Bulegoko buru bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak txosten hori eman du.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Esteban Francisco Español Fernández jauna izendatzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Landa Lurzoruaren Bulegoko buru bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 24an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2604749