74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, honako hauetan: Udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantzaren 6. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2024ko otsailaren 22ko osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza batean, hain zuzen ere Ultzamako udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen duen ordenantzan (6. artikuluaren 3. eta 4. apartatuak).

Espedientea jendaurrean egon da, dagozkion iragarkiak argitaratuta 2024ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 19an, eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Horregatik guztiagatik, hasierako onespenaren iragarkian horrela adierazi denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat jo da, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren edukia betez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ordenantzan aldatutako testua argitaratzen da.

Larraintzarren (Ultzama), 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

TESTU ALDATUA

6. artikulua. Erreserbak.

6.3. "Talde txartela" duten taldeak: Erreserba izaten ahalko da abonu mota horretarako prezioen onespenarekin batera ezartzen diren epeetarako. Udalean kiroldegia erreserbatzeko dokumentu espezifikoa beteta eginen da erreserba. Telematika bidez ere egiten ahalko da, Udalak webgunean argitaratuko duen helbide elektronikora bidalita.

Aldi bakoitzerako iraupen luzeko erreserbak egiten ahalko dira ezarritako epe bakoitza hasteko hilabete falta denetik. Udalak eskaerak ebatziko ditu epe bakoitza hasi baino astebete lehenago.

Erreserba ordutegi berean eskatzaile bat baino gehiago badago, dei eginen zaie arazoa konpontzen saiatzeko; akordiorik lortzen ez bada erreserba orduak zozketa bidez esleituko dira.

Erreserba epez kanpo eskatuz gero, erreserba onartuko da bete gabeko ordurik badago bakarrik.

Epe luzerako erreserbaz gozatzen jarraitu ahal izateko, beste eskaera bat aurkeztu beharko da epe bakoitzerako, urtero.

Iraupen luzeko erreserbak eskatzen dituztenek, erreserba erabili behar ez badute, Udalari jakinaraziko diote, ordu tarte hori libre uzteko eta beste erabiltzaile batzuek eskatzeko aukera izan dezaten.

6.4. Erreserba puntualak (abonurik gabeko erabiltzaileak/taldeak). Pista erreserbatzen ahalko da, urtean zehar eskaerak eginda. Eskaera egin beharko da 2 egun balioduneko aurrerapenaz gutxienez.

Iragarkiaren kodea: L2604391