74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2026 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Tulebrasen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2605141