2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa Eraikuntza, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen 3. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma izanik, honako hau erabaki zuen 2026ko martxoaren 30ean:
Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 16an hartutako erabakia -haren bidez onetsi zen Eraikuntza, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen 3. ordenantza fiskala aldatzeko Proiektua-, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea 3. ordenantza fiskalaren indarreko testuaren aldaketak; arau horrek erregulatzen du eraikuntza, instalazio eta lanen gaineko zerga. Aldaketen edukia proposamenari erantsitako dokumentuetan dago.
2. Onetsitako aldaketak jendaurrean jartzeko epea abiaraztea, bat etorrita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin. Iragarkia jarriko da, aldez aurretik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan 30 egun baliodunez. Epe horretan erreklamazioak eta eragozpenak aurkezten ahal dira, baita oharrak egin ere. Alegaziorik ez bada, erabakia behin betikoa bihurtuko da. Alegaziorik baldin bada, Osoko Bilkuran onetsi beharko da, behin betikoz, ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin aldaketa behin betikoz onetsita, sartuko da indarrean NAOn argitaratu (ordenantza fiskalaren behin betiko testuarekin batera) eta hurrengo egunean.
Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206 telefonoa). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2604975