2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Etxebizitza Zerbitzu Publikoari atxikitako udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeagatiko prezio publikoak erregulatzen dituen araua. Hasierako onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma izanik, honako hau erabaki zuen 2026ko martxoaren 30ean:
Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 16an hartutako erabakia -haren bidez onetsi zen Etxebizitza Zerbitzu Publikoari atxikitako udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeagatiko prezio publikoak erregulatzen dituen arauaren proiektua-, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea 17. araua, zeinaren bidez erregulatzen baitira Etxebizitza Zerbitzu Publikoari atxikitako udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeagatiko prezio publikoak. Edukia proposamenari erantsitako dokumentuetan dago.
2. Espresuki onestea, arau honetarako, kostua baino txikiagoak diren prezio publikoen ezarpena, espedientean jasotako agirietan dagoen justifikazioarekin.
3. Onetsitako arau erregulatzailea jendaurrean jartzeko epea abiaraztea, bat etorrita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin. Iragarkia jarriko da, aldez aurretik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan 30 egun baliodunez. Epe horretan erreklamazioak eta eragozpenak aurkezten ahal dira, baita oharrak egin ere. Alegaziorik ez bada, erabakia behin betikoa bihurtuko da. Alegaziorik baldin bada, Osoko Bilkuran onetsi beharko da, behin betikoz, arau erregulatzailea. Prezio publikoen aplikazio efektiboa gauzatuko da Gizarte-inklusioa sustatzeko udal-etxebizitzak arautzen dituen ordenantza indarrean sartu eta zerbitzua ematen hasten denean, behin betiko onespen-erabakia eta arau erregulatzailearen behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206 telefonoa). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2604973