74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Andra Mari Zahar Egoitzako 2026ko plantilla organikoaren aldaketa. Onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lesakan, 2026eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2605143