2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2026ko zerga-tasak
Leozko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an aplikatu beharreko karga-tasak.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko testua:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa bakarra, %0,25ekoa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ez da karga indizerik aplikatuko Nafarroako Gobernuak onetsitako gutxieneko tarifen gainean.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %2,00 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak foru lege bidez horretarako onetsitako azken tarifak.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
- Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %13ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
- Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,25eko karga-tasa lehen urterako; %0,50ekoa, bigarren urterako; eta %1,5ekoa, hirugarren urterako eta hurrengoetarako.
Ez dira tasak aldatuko, ez agiriak egin eta tramitatzeko, ez hirigintza arloko jarduketak egiteko, ordenantza fiskaletan onetsi ziren tarifei buruzko eranskinekin bat.
Argitara ematen da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 35/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).
3.–Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2604369