2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Itxesia udal igerilekuen funtzionamendurako araudiaren aldaketa. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalbatzak, 2026ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, Irurtzungo Itxesia udal igerilekuen funtzionamendurako araudiaren hasierako aldaketa onartu du.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako aldaketa hogeita hamar egun baliodunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Itxesia udal igerilekuen funtzionamendurako araudiaren aldaketa behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Irurtzunen, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2605157