74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2026ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu zuen Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen 10. ordenantza fiskala aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako aldaketak hogeita hamar egun baliodunez egonen dira jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik egin ez bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Eta hori guztia argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2605152