2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
26-00150 gora jotzeko errekurtsoa, Udalaren jarduera ezaren aurkakoa, eremu publikoan pintadak ez ezabatzeagatik
Honen bidez aditzera ematen da 26-00150 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, eremu publikoko pintadak ezabatzeari buruzkoa.
Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 12.2 artikuluari, toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez, jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketari.
Etxarri Aranatzen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2605166