74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2026ko martxoaren 12an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2026ko martxoaren 27an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.

Iragarkiaren kodea: L2605130