74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Hutsik dauden etxebizitzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2026ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Bertizaranako Udalean hutsik dauden etxebizitzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bertizaranan, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2605001