2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen 3 plaza betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 30an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako 3 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko azaroaren 25ean, eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera. Hori horrela,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako lanposturako. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
ECHAONDO IZAGUIRRE, IKER | 1-407500-4 | Funtzionarioa |
SANGUESA AZCONA, VICTORIA | 1-407500-8 | Funtzionarioa |
OCTAVIO MARTINICORENA, DIEGO JAVIER | 1-407500-15 | Funtzionarioa |
2. Izendatutakoek 2026ko apirilaren 20an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2604979