2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 303an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2024ko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea ikuskatzaile laguntzailearen lanposturako, eta plaza hau esleitzea:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
SANGÜESA AZCONA, VICTORIA | 1-406700-20 | Funtzionarioa |
2. Izendatutako izangaiak 2026ko apirilaren 20an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean www.pamplona.es/eu argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2604966