74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, zeinaren bidez onesten baitira Etxarren eta Etxarren Girgillao aldeko lurzatiak biltzeko prozesuaren oinarriak.

Etxarren eta Etxarren Girgillao aldeko lurzatiak biltzeko prozesuan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, martxoaren 26ko 190/2024 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzatiak biltzeko oinarriak onetsi dituela, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin. Lurzati biltze hori onura publikokoa dela deklaratu zen abuztuaren 28ko 78/2024 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira udalak Etxarren Girgillaon dituen bulegoetan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: titularren zerrenda, titular-zenbakiaren arabera; kargen titularren eta jabetza inplikatzen duten beste egoera juridiko batzuen zerrenda; kargen eta zergen zerrenda; lurren sailkapena eta konpentsazio-koefizienteak; lurzati tipoen zerrenda; periferian sartutako lurzatien zerrenda; bazterketen proposamena; herri-lurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa; komunikazioei emandako erantzunen zerrenda; lurzatien zerrenda, klaseen eta azaleren arabera; jabetzaren banakako txartelak. Eremuaren planoa eta plano orokorra, lurren sailkapenaren planoa, eta elementu ekologiko eta kultural garrantzitsuen planoa.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete lurzatiak biltzeko jarduketa honetan interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 26an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2604762