74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

120/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan oinarrizko mailako zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko ohiko prozesua garatzeko jarraibideak.

Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 40/2024 Foru Aginduak arautzen eta garatzen du ikasleak onartzeko prozesua, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan funts publikoekin finantzatutako ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetan zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean baimena duten ikastetxe publikoetan eta entitate nahiz ikastetxe pribatuetan ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sisteman eskaintzen diren A, B eta C graduetan. Hala, foru agindu horren 4.5 artikuluak ezartzen du onartzeko prozesua aipatu foru aginduaren xede diren irakaskuntzen eta prestakuntzen arloko eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez garatuko dela, eta, besteak beste, prozesu horren jarraibideak eta garatzeko modua jasoko dituela.

Ikasleak ikastetxe publikoetan, itunpeko ikastetxe pribatuetan eta oinarrizko heziketa zikloak ematen dituzten erakunde eta entitateetan onartzeko ohiko prozesua apiriletik uztaileko lehen astera bitarte egiten da. Horretarako, ohiko prozesu hori garatzeko jarraibideen ebazpena eman da, 2026-2027 ikasturtean oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia onetsi ondoren, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenaren bidez.

Erabiliz azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horrek ezarri zuen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan oinarrizko mailako zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko ohiko prozesua garatzeko jarraibideak onestea. Jarraibide horiek 2026-2027 ikasturteko ohiko onartzeko prozesuan aplikatuko dira, eta ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–OINARRIZKO MAILAKO ZIKLOETAN ONARTZEKO OHIKO PROZESUA GARATZEKO JARRAIBIDEAK

Alderdi orokorrak.

1. Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuari dagokionez, foru agindu honetan xedatutakoa da aplikatzekoa: 40/2024 Foru Agindua, apirilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez, ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua arautu eta garatzen da, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egiteko, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta orobat, ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatuetan eta entitateetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko.

2. Helburu diren ikasleak eta oinarrizko mailako zikloetan sartzeko baldintzak apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 39. artikuluan daude ezarrita. Artikulu horretan ezartzen da, heziketa zikloetan sartzeari dagokionez, Lanbide Heziketa Bereziko eta oinarrizko zikloetako lehen mailako ikasleak ere hartuko direla kontuan, baita Curriculum Bereziko Unitateko ikasleak ere.

3. Ikasleak oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan inskribatzeko prozedurak apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 40. artikuluan araututakoa bete beharko du.

2025-2026 ikasturtean DBHko 2., CEP, 3. edo 4. mailan (bide arrunta edo dibertsifikazioa) matrikulatutako ikasleak inskribatzeko prozedura garatzea.

4. 2025-2026 ikasturtean DBHko 2., CEP, 3. edo 4. mailan (bide arrunta edo dibertsifikazioa) matrikulatutako ikasleak inskribatzeko prozedura Nafarroako LHko zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren III. tituluko II. kapituluan xedatutakoa betez garatuko da.

2026an 15 eta18 urte artean betetzen dituzten eta Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu gabe zeuden gazteak inskribatzeko prozedura garatzea.

5. 2026an 15 eta 18 urte artean betetzen dituzten eta Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu gabe zeuden gazteak inskribatzeko prozedura, jatorrizko ikastetxerik ez dutenez, honela garatuko da:

a) Gazteei euskarria ematen dien erakunde, elkarte edo antolakundearen esku-hartzea: Prestakuntzako eta komunikazioko ebaluazioa. Entitateak inskribatzeko proposamen-txosten bat egin beharko du, eta bertan jaso beharko du gazteak oinarrizko mailako zikloan ikasi ahal izateko hizkuntza-komunikaziorako trebetasun nahikoak dituela; horrez gain, justifikatu beharko du oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozeduran inskribatzea neurri egokia dela gazteak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaitasunak eskuratu ahal izateko lanbide-munduari lotutako ingurune batean. Proposamen-txostena Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoko "Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan izena ematea" izapidearen webgunean agertzen den ereduaren arabera eginen da.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-oinarrizko-mailako-zikloetan-izena-ematea

Era berean, erakundeak b) eta c) apartatuetan adierazitako bi dokumentuak lortu beharko ditu, ikasleak eta haren guraso edo legezko tutoreek emanak.

b) Proposatutako ikaslearen esku-hartzea: Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez dela adierazten duen ikaslearen zinpeko aitorpena. Aipatu "Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan izena ematea" izapidearen webgunean agertzen den ereduaren arabera eginen da aitorpena.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-oinarrizko-mailako-zikloetan-izena-ematea

c) Gurasoen edo legezko tutoreen esku-hartzea: Baimena eman beharko dute oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposamena egiteko ("Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan izena ematea" izapidearen webgunean agertzen den eredu orokorraren arabera).

d) Gazteari euskarria ematen dion entitate, elkarte edo erakundeak, zinpeko aitorpena eta gurasoen edo legezko tutoreen baimena lortu ondoren, "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" beteko du, "Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan izena ematea" izapidearen webgunean agertzen den ereduaren arabera.

"Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena", gainerako agiriekin batera (proposamen-txostena, zinpeko aitorpena eta gurasoen edo legezko tutoreen baimena), ordenafp@educacion.navarra.es helbide elektronikora bidali beharko da, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalera.

e) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea. Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak jasotako dokumentazioa aztertu eta baloratuko du, eta, oniritzia emanez gero, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena sinatuko du eta lehen aukerako ikastetxera bidaliko, egindako inskripzioan sartzeko eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan parte har dezan. Horren berri emanen zaio entitateari; era berean, oniritzia ematen ez bada, ukatzeko arrazoiak jakinaraziko zaizkio.

Curriculum Bereziko Unitatean eskolatutako ikasleak inskribatzeko prozedura garatzea.

6. Oinarrizko mailako zikloetara sartzeari dagokionez, Curriculum Bereziko Unitateko ikasleak ere kontuan hartuko dira, baldin eta, irakasle taldearen iritziz, gutxienez DBHko bigarren mailako curriculum-maila badute eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren oniritzia badute.

7. Irakasle taldeak, ikasleek, familiek, orientatzaileek, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta Hezkuntza Departamentuak (Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua) honako esku-hartze hau izanen dute ikasleak oinarrizko zikloetan sartzeko prozedurari dagokionez:

7.1. 2025-2026 ikasturtean ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxearen esku-hartzea (irakasle taldea, zuzendaritza, orientazio departamentua).

a) Ebaluazio akademikoa: Ikasle horien ebaluazio akademikoa irakasle taldeak eginen du. Tutoreak koordinatuko du, eta talde bakoitzeko irakasle taldeak aztertu eta baloratu beharko du ikasleak, gutxienez, DBHko bigarren mailako curriculum-maila ote duen, eta, beraz, egokitzen ote den ikasleei lanbide-munduari lotutako ingurune batean, hau da, oinarrizko mailako ziklo batean, derrigorrezko bigarren hezkuntzako gaitasunak lortzea ahalbidetzen dieten ikaskuntza-aukeretara.

Ebaluazio horretan, irakasle taldeak adostu beharko du oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan izena emateko proposamena zein ikaslerentzat den egokiena beste neurri batzuen aldean, beren prestakuntzarekin jarrai dezaten eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lor dezaten.

b) Tutoreak ikastetxeko zuzendariari helaraziko dio proposamen-txostena, eta hark ikastetxeko orientazio departamentuari eskatuko dio ikasleari nahitaezko ebaluazio psikopedagogikoa egiteko eta dagokion egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoa idazteko.

c) Egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoa. Ikaslea proposatutako neurrira (oinarrizko mailako zikloetan izena ematea) egokitzen den ala ez zehaztea du helburu, hala badagokio, oinarrizko mailako heziketa zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko.

Txosten psikopedagogikoa ikastetxeko zuzendariari helaraziko zaio.

d) Ikastetxeko zuzendariak Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura bidaliko ditu irakasle taldearen proposamen-txostena eta egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoa.

7.2. Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, zehazten den prozeduraren bidez, jasotako txostenak aztertu eta baloratuko ditu, eta nahitaezko txosten loteslea emanen du, zehazteko oinarrizko mailako zikloetan inskribatzeko prozedurarekin jarraituko den ala ez.

–Txostena kontrakoa bada, proposamena ezetsi egin dela jakinaraziko zaio dagokion ikastetxeari, eta, beraz, ez dela oinarrizko mailako zikloetan izena emateko prozedurarekin aurrera jarraituko.

–Txostena aldekoa bada, dagokion ikastetxeari jakinaraziko zaio, gurasoei edo legezko tutoreei jakinaraz diezaien eta oinarrizko mailako zikloetan inskribatzeko proposamenarekin ados daudela adieraz dezaten.

7.3. Ikastetxearen esku-hartzea (ikastetxeko zuzendaria, ikaslearen tutorea).

a) Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren txostena aldekoa bada, ikastetxeko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona, taldeko tutoreak lagunduta, ikaslearekin eta haren gurasoekin edo legezko tutoreekin elkartuko da, oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan izena emateko proposamenaren berri emateko, bai eta ziklo horien ezaugarri orokorren eta horietan onartzeko prozesuaren inguruko azalpenak eskaintzeko ere. Bilera horretan espresuki jakinarazi behar da ezen, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkezten bada eta ohiko onarpen prozesuan hautatutako aukeretako bakar batean ere ikasposturik lortzen ez bada, ikasleak bere prestakuntzarekin jarraituko duela matrikulatuta dagoen ikastetxean, irakaskuntza horien araudiaren arabera.

b) Aipatutako bilera burutzean, idatziz jasoko dira ikasleak alde edo aurka ematen ahalko dituen iritziak, bai eta haren gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna edo adostasunik eza ere, "Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan izena ematea" izapidearen webgunean agertzen den informazioaren arabera.

Adostasuna ezinbesteko baldintza izanen da ikasleak oinarrizko mailako zikloetako ohiko onarpen prozesuan inskribatzeko prozedurarekin aurrera jarraitzeko.

c) Adostasuna lortu ondoren, ikastetxeko zuzendariak "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" beteko du, eta ikastetxeko ikuskatzaileari bidaliko dio, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposamenaren prozeduran sortutako dokumentazioaren kopiarekin batera.

7.4. Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea. Ikaslea eskolatuta dagoen ikastetxeko ikuskatzaileak "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" eta oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposamenaren prozeduran sortutako dokumentazioa aztertuko ditu. Azterketa horretan egiaztatuko da ikasleak oinarrizko mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituen (CBUko ikasleen kasuan, gutxienez DBHko 2. mailako curriculum-maila izatea), eta izena emateko prozedura ebazpen honetan ezarritakoa betez egin den. Horren arabera, ikaslea oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan izena emateko azken proposamena onartu edo ezetsiko du, eta ikastetxeari jakinaraziko dio. Bi kasuetan, "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" bidali beharko dio ikastetxeari, beteta eta sinatuta. Proposamen hori ikastetxeko ikuskatzaileak bidaliko du, behar besteko denborarekin, ikasleak eta haren familiak proposamena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako izena emateko epean aurkeztu ahal izateko.

Izena ematea.

8. Izena emateko eskaera ikasleak aurkeztu beharko du, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso-ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek.

Ikasle bakoitzak izena emateko eskaera bakarra aurkeztuko du, behar bezala beteta. Bertan, lehen aukera gisa hautatutako aukera adieraziko da, bai eta, gehienez, beste bost aukera ere, lehentasun-ordenaren arabera. Eskaeran grabatutako datuak eskaerak aurkezteko ohiko epea agortu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

Ohiko onarpen prozesuan izena emateko epea agortu ondoren, ez dira hautatutako aukerak aldatzen ahalko (beraz, ez dira ezabatzen ahalko adierazitako aukerak, gehitzen ahalko aukera berriak eta aldatzen ahalko hautatutako aukeraren hizkuntza, hautatutako aukerako ikastetxea, hautatutako aukeraren txanda, hautatutako aukeraren ikasturtea, hautatutako aukeren lehentasun-ordena...).

Oinarrizko mailako ziklo bateko bigarren mailan izena emateko eskaerak posta elektronikoz bidali beharko dira ordenafp@navarra.es helbidera.

9. Izena emateko eskaera, ahal dela, telematika bidez eginen da, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaituriko webgunetik, hau da, Educa atariaren bidez. Eskaera telematikoa 2025-2026 ikasturtean ikaslea eskolatuta dagoen Nafarroako ikastetxe publiko zein itunduak egin beharko du, ikasleak horretarako baimena eman ondoren, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek baimena eman ondoren. Aurkezpen telematiko hori Educan eginen da, "Onarpena → Aurreinskripzioa → Leihatila bakarra" izapidearen bidez, hautatutako lehen aukerako ikastetxeari zuzenduta.

10. 2025-2026 ikasturtean ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeek prozedura bat ezarri beharko dute, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposatutako ikasleen taldeko tutoreekin batera, telematikoki "leihatila bakarraren" bidez aurkeztu beharreko izena emateko eskaera osorik egin dadin, Educa kudeaketa-sistemak emandako jarraibideak betez eta behar den dokumentazio guztiarekin.

a) Ez da beharrezkoa izena emateko inprimakia eranstea, eskaera telematikoki izapidetzen delako (ikasleak inprimakia beteta eta sinatuta entregatu beharko dio jatorrizko ikastetxeari, hautatutako aukerak jasota gelditzeko, eta jatorrizko ikastetxeak gorde beharko du ohiko onarpen prozesua burutu arte).

b) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

c) Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena.

d) Sarrera-notaren ziurtagiria.

e) Bertaratze ziurtagiria (maiatzaren 25etik 29ra aurkeztu beharko da).

f) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duen ikaslea dela egiaztatzen duen ziurtagiria (ikastetxeko orientatzaileak sinatua).

Aukeratutako oinarrizko mailako zikloen aukerak.

Eskaera telematikoa leihatila bakarraren bidez egitean, Educa atarian adieraziko dira hautatutako aukerak eta horien lehentasun-ordena.

Ikasleak inprimakia beteta eta sinatuta entregatu beharko dio jatorrizko ikastetxeari, hautatutako aukerak jasota gelditzeko, eta jatorrizko ikastetxeak gorde beharko du ohiko onarpen prozesua burutu arte, sortzen ahal diren erreklamazioak ebazteko. Izena emateko inprimakia aurkezteari dagokionez, inprimaki baliozko eta eraginkortzat hartuko da honako kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik ondorioztatu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Adierazitako aukerak eta haien lehentasun-ordena ezin dira aldatu ohiko onarpen prozesuan izena emateko epea agortu ondoren.

Eskabide telematikoak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, izapidea bukatu behar da dokumentazioa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz.

Nortasun agiriaren kopia.

Izena emateko ohiko epean aurkeztu behar da, eta dokumentuaren bi aldeen kopia eman behar da.

Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena.

Ikastetxeek aukera eman beharko dute beren ikastetxean 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden eta oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposatu diren ikasleek onarpen prozesu horretan parte hartzeko. Horretarako, jatorrizko ikastetxeen ardura izanen dira: "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" ematearekin burutzen den oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposamenaren prozedura behar bezala beteta egotea eta ikastetxeko ikuskatzailearen oniritzia izatea; proposamena behar besteko denborarekin egitea izena emateko ohiko epean aurkeztu ahal izateko, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean aurkeztu ahal izateko.

Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena aurkezten ez bada, ez da ohiko onarpen prozesuan parte hartuko.

Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren ziurtagiria.

Era berean, ikastetxeko idazkariak oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren ziurtagiria emanen du. Sartzeko nota hori Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduaren azken xedapenetako bigarrenaren arabera kalkulatuko da (agindu horrek onarpen prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45. artikuluaren 5. apartatua aldatzen du), "jakintzagai edo eremu bakoitzeko irakasleek lehen bi ebaluazio saio partzialetan zehaztutako kalifikazioetatik (...), aipatutako bi ebaluazio saioetan ikastaroko ebaluazio prozesua baloratzearen ondorioz". Bat etorriz ekainaren 12ko 53/2023 Foru Aginduarekin, hots, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duenarekin, kalifikazio horiek eta oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren kalkulua ebaluazio saio espezifiko batean zehaztu eta eginen ditu irakasle taldeak, eta ebaluazio horrek soilik oinarrizko mailako zikloetan izena eman behar duten ikasleei eraginen die. Lanbide Heziketa Bereziko ziklo bat edo oinarrizko mailako ziklo bateko lehen maila egiten ari diren ikasleen kasuan, kalkulua apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45. artikuluko 5. apartatuan adierazitakoari jarraikiz eginen da, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduak emandako idazketaren arabera.

Ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean eransten ez bada, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean eransten ahalko da.

Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiri hori aurkezten ez bada, irizpide honen balorazioa "bat" zenbakizko kalifikazioarekin adieraziko da.

Bertaratze ziurtagiria.

Bertaratze ehunekoa kalkulatzeko azken eguna maiatzaren 25a denez, ziurtagiri hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako epean aurkeztu beharko da, maiatzaren 25etik 29ra (14:00ak arte). Epe horretan aurkezten ez bada, ebazpenean adierazitako hurrengo epean aurkezten ahalko da.

Bertaratze ziurtagiria aurkezten ez bada, irizpide honen balorazioa % 80tik beherako bertaratzea egiaztatzen duten ikasleena bera izanen da, alegia, 0 puntu.

Ikaspostua gordetzeko egiaztagiria.

Hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

Ikasleak ikaspostua gordetzea eskatzeko aukera badauka hezkuntza laguntzako berariazko premia duelako, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko izapideen fitxan agertzen den ereduaren arabera egiaztatu beharko du:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-oinarrizko-mailako-zikloetan-izena-ematea

Ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean entregatu behar da, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzea eskatzeko aukera badauka, dagokion ziurtagiria ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean entregatu behar da, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

Desgaitasunagatik.

Desgaitasuna izateagatik ikaspostua gordetzea eskatzeko aukera badauka, dagokion ziurtagiria ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean entregatu behar da, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

11. Beste autonomia erkidego batzuetan eskolatuta egon diren eta Nafarroan oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkeztu nahi duten pertsonek eskaera telematikoki egiten ahalko dute, Educa bidez, hautatutako lehen aukerako ikastetxeari zuzenduta. Horretarako, "Educako erabiltzailea eta pasahitza" edo "Clave identifikazio sistemaren" kodeak eduki beharko dituzte; era berean, izena emateko eskaera aurrez aurre aurkezten ahalko dute izena emateko inprimakian hautatutako lehen aukerako ikastetxean.

Erantsi beharreko dokumentazioari dagokionez, aurreko atalean adierazitakoaren arabera jardun beharko dute hura aurkezteko epeei dagokienez.

Inskripzioa aurrez aurre egiten bada, izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dute.

12. Era berean, Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte arteko ikasleek telematikoki eta aurrez aurre egiten ahalko dute eskaera.

Erantsi beharreko dokumentazioari dagokionez, eranskin honen hamargarren apartatuan adierazitakoaren arabera jardun beharko dute hura aurkezteko epeei dagokienez.

Inskripzioa aurrez aurre egiten bada, izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dute.

Onarpen prozesuan parte hartzea. "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena".

13. Onarpen prozesuan parte hartuko dute ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean bi aukera hauetako bat egin duten eskatzaileek:

a) Eskaera telematikoa egitea. Educan "aurkeztuta" bezala agertu behar da (zirriborroak diren eskaera telematikoak ez dira aurkeztutako izena emateko eskaeratzat joko), izena emateko eskaera telematikoki aurkezten bada.

b) Izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea, eskaera aurrez aurre egiten bada.

Gainera, kasu bietan, nortasun agiriaren kopia eta "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" –oso-osorik beteta eta, hala badagokio, ikuskatzailearen azken oniritziarekin– aurkeztu beharko dituzte ezarritako epeetan.

14. Ez dute onarpen prozesuan parte hartuko ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean bi aukera hauetako bat egin ez duten eskatzaileek:

a) Eskaera telematikoa ez egitea edo Educan "zirriborroa" bezala agertzea, izena emateko eskaera telematikoki egiten bada, edo izena emateko inprimakia behar bezala ez betetzea edo sinatzea, eskaera aurrez aurre aurkezten bada.

b) Eskaera telematikoa edo izena emateko inprimakia behar bezala aurkeztea, baina "Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena" –oso-osorik beteta eta, hala badagokio, ikuskatzailearen azken oniritziarekin– ezarritako epeetan ez aurkeztea.

15. Izena emateko ohiko epea otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritakoa da. Aurreko paragrafoan aipaturiko epeak izena emateko ohiko epea eta aipatu ebazpenean adierazten diren agiriak aurkezteko bi epeak dira.

Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan onartzeko irizpideak.

16. Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan lehentasunezko irizpide hauek ezarriko dira:

–Izena ematen den ikasturtean egindako maila.

–Izena eman nahi duen ikaslearen adina.

–Izena ematen duen ikasturtean izandako bertaratze ehunekoa.

–Oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko nota.

17. Irizpide horietako bakoitza barematu eginen da eta zenbakizko puntuazio bat emanen zaio. Ikasleak aurkeztuko dira apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 2. eranskinean aipatzen diren lehentasun irizpideen balorazioa aplikatuz lortutako puntuen batuketatik ateratzen den puntuazioarekin. Puntuazio horrek erabakiko du onarpen eta itxaron zerrenden hurrenkera.

18. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

Ikaslea 2025-2026 ikasturtean egiten ari den mailaren irizpidea.

19. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 2. eranskinean ezarritakoaren arabera, irizpide hori honela baloratuko da:

–DBHko 4. maila egiten ari diren ikasleak: 10 puntu.

–DBHko 3. maila egiten ari diren ikasleak: 8 puntu.

–Curriculum egokituko programa bat egiten ari diren ikasleak: 8 puntu (puntuazioa Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduaren azken xedapenetako bigarrenak aldatu du).

–DBHko 2. maila egiten ari diren ikasleak: 4 puntu.

–LH berezi bat egiten ari diren ikasleak: 6 puntu.

–Oinarrizko mailako ziklo bateko 1. maila egiten ari diren ikasleak: 6 puntu.

–Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta ez dauden 15 eta 18 urte arteko gazteak: 6 puntu.

20. Curriculum Bereziko Unitate bat egiten ari diren ikasleek 6 puntuko balorazioa jasoko dute.

2026an betetzen den adinaren irizpidea.

21. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 2. eranskinean ezarritakoaren arabera, irizpide hori honela baloratuko da:

–17 urte edo gehiago betetzea 2026an: 4 puntu.

–16 urte betetzea 2026an: 2 puntu.

–15 urte betetzea 2026an: 1 puntu.

2025-2026 ikasturteko bertaratze ehunekoaren irizpidea.

22. Bertaratze ehunekoa kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Kalkulua egiteko kontuan hartuko den lehenbiziko eguna 2025-2026 ikasturteko lehen eskola eguna izanen da.

Ikasleak ikasturteko lehen eskola egunaren ondoko egunetan hasi badira, ikastetxera joandako lehen eguna hartuko da bertaratze ehunekoa kalkulatzeko.

–Bertaratze ehunekoa kalkulatzeko azken eguna 2026ko maiatzaren 25a izanen da.

–Ehuneko hori frogatzeko orduan, eskolara ez joatea justifikatua dagoenean eskolara joan izan balitz bezala kontatuko da.

23. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 2. eranskinean ezarritakoaren arabera, irizpide hori honela baloratuko da:

–2025-2026 ikasturteko bertaratze ehunekoa % 80koa edo handiagoa izatea: 5 puntu.

–2025-2026 ikasturteko bertaratze ehunekoa % 80tik beherakoa izatea: 0 puntu.

24. Bertaratze ziurtagiria aurkezten ez bada, irizpide honen balorazioa % 80tik beherako bertaratzea egiaztatzen duten ikasleena bera izanen da, alegia, 0 puntu.

Irizpide honen balorazioa 0 puntukoa izanen da Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta ez dauden 15 eta 18 urte arteko gazteentzat.

25. Ikastetxeek bermatu beharko dute beren ikastetxean 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleek, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposatu eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena eman dutenek, 2025-2026 ikasturteko bertaratze ziurtagiria aurkezten dutela izena emateko eskaeran.

Horretarako, jatorrizko ikastetxeek bertaratze ziurtagiria bete beharko dute, dokumentazioa aurkezteko maiatzeko epean aurkeztu ahal izateko (2026ko maiatzaren 25etik 29ra), izapideen fitxan adierazitako prozeduraren bidez.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-oinarrizko-mailako-zikloetan-izena-ematea

Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren irizpidea. 2025-2026 ikasturteko bertaratze ehunekoaren irizpidea.

26. Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota, eranskin honen 12. jarraibidean adierazi den bezala, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduak emandako idazkera betez, eta oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposatutako ikasleentzako ebaluazio saio espezifiko batean kalkulatu beharko da. Gainera, sarbide nota hori kalkulatzeko, hurrengo oinarrietan ezarritakoa ere kontuan hartu beharko da.

27. 2025-2026 ikasturtean CEP, DBHko 2., 3. edo 4. maila egiten ari diren ikasleen oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduak emandako idazketa betez. Gogoan izan:

–Kalifikazio kualitatiboak kuantitatibo bihurtzeko erabili beharreko eskala honako hau da: Gutxiegi (3), Nahikoa (5), Ongi (6), Oso ongi (7,5), eta Bikain (9).

–Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

–Erlijio irakasgaia ez da kontuan hartuko oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko. Era berean, ez dira kontuan hartuko "SALB" eta "BAL" terminoak.

–Beste ikasturte batzuetako gainditu gabeko irakasgaiak, halakorik balego, ez dira kontuan hartuko sarbide nota kalkulatzeko.

28. 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketa Bereziko ziklo bat egiten ari diren ikasleen oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduak emandako idazketa betez. Gogoan izan:

–Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

29. 2025-2026 ikasturtean oinarrizko mailako ziklo bateko lehen maila egiten ari diren ikasleen oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45.4 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 8ko 8/2026 Foru Aginduak emandako idazketa betez. Gogoan izan:

–Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

30. Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte arteko gazteen oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da. Gogoan izan:

–Gazte horien sarbide nota 3 puntukoa izanen da.

31. 2025-2026 ikasturtean curriculum bereziko unitate batean dauden ikasleen oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota honela kalkulatuko da:

–Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota 2025-2026 ikasturtean egiten ari den CBU ikasturteko CBUko alorrei emandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da. Ebaluazio partzialeko lehen bi saioetan ezarriko da, aipatutako bi ebaluazio saioetan ikasturteko ebaluazio prozesua baloratu ondoren.

–Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

–Erlijio irakasgaia ez da kontuan hartuko oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko.

–Beste ikasturte batzuetako gainditu gabeko alorrak, halakorik balego, ez dira kontuan hartuko sarbide nota kalkulatzeko.

32. Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren ziurtagiria aurkezten ez bada, 26., 27., 28., 29. eta 30. oinarrietan adierazitako kasuetan, irizpide horren balorazioa puntu batekoa izanen da.

2025-2026 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.

33. Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren eta Hezkuntza Departamentuak 2025-2026 ikasturtean DBHko 2., 3. eta 4. mailetan eskolatu dituen ikasleek oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkezten ahalko dute, baldin eta, gainera, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko baldintzak eta prozedura betetzen badituzte.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

34. Desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostuak gordetzeko araudia apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9., 12., 13. eta 14. artikuluetan ezarrita dago.

35. Desgaitasuna izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoa da.

36. Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, kontuan hartuta goi mailako edo errendimendu handiko zer mailako kirolariak diren, honako hau da:

a) Goi mailako kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, a) letra). Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela goi mailako kirolarien zerrendan, edo Kirolaren Kontseilu Nagusiak emandako ziurtagiriaren fotokopia.

b) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, b) eta c) letrak). Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena, dagokion maila adierazita.

c) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, d) letra). Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, egiaztatzen duena dagokion autonomia erkidegoan errendimendu handiko kirolaria dela.

d) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, e), f) eta g) letrak). Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena, dagokion maila adierazita.

e) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, h) letra). Nafarroaren kasuan, Nafarroako Kirolaren Institutuak emandako ziurtagiriaren fotokopia, honako maila hauetakoren bateko kirolaria dela egiaztatzen duena (talde horretako maila handienetik txikienera): kirolari teknifikatua, kirolari kualifikatua, hobekuntzako kirolaria, oinarrizko errendimenduko kirolaria.

37. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, Educa kudeatzeko sistema guztiz garatu eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, "Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria" izanen da, 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak sinatua.

Ikastetxeek bermatuko dute beren ikastetxean 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleek, baldin eta oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposatu badira, oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena eman behar badute eta 2025-2026 ikasturtean ohikoak ez diren hezkuntza neurriak behar izan badituzte, onarpen prozesuaren ohiko epean egiaztatzen ahalko dutela hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak direla.

38. Desgaitasuna izatearen, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izatearen edo hezkuntza laguntzako berariazko premia izatearen egiaztagiria izena emateko eskaera aurkeztu den ikastetxean edo erakundean aurkeztuko da.

39. Ikaspostuak gordetzea eskatzen duten ikasleek eskatutako ikaspostua gordetzeko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, izena emateko eskaera aurkeztu zuten ikastetxean, otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean izena emateko ezarritako epean, edo, bestela, izena emateko ohiko epean aurkeztu ez den dokumentazioa aurkezteko ezarritako hurrengo bi epeetako batean (epe horiek aipatutako ebazpenean adierazita daude).

Izena emateko eskaeran adierazitako ikaspostua gordetzeko egiaztagiria adierazitako epeetan aurkezten ez bada, ikasleak ez du ikaspostua gordetzeko eskatzen ahalko.

40. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetako ikaspostu bat eman diezaiotela, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

–Laugarrenik: ikaspostua gordetzea gutxiegi ageri den sexuko pertsona izateagatik.

Ikaspostua gordetzea gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat.

41. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9. eta 15. artikuluek lanbide heziketako eskaintza bakoitzean gutxiegi ageri den sexuko pertsonendako ikaspostuak gordetzea arautzen dute.

2026-2027 ikasturterako eskaintzaren oinarrizko mailako ziklo bakoitzean, gutxiegi ageri den sexutzat hartzen da 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan matrikulatutako emakumezko ikasleen edo matrikulatutako gizonezko ikasleen batez besteko ehunekoa % 40 edo txikiagoa bada.

42. Gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat honako ikaspostu hauek gordetzen dira:

–Hiru ikaspostu, oinarrizko mailako zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa % 10 edo txikiagoa bada.

–Bi ikaspostu, oinarrizko mailako zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa % 10etik gorakoa eta % 25ekoa edo txikiagoa bada.

–Ikaspostu bat, oinarrizko mailako zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa % 25etik gorakoa eta % 40koa edo txikiagoa bada.

43. Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan gutxiegi ageri den sexuko pertsonendako ikaspostuak gordetzen diren oinarrizko mailako zikloak eta ikasleen lehen mailako talde bakoitzerako gordetako ikaspostuen kopurua honako hauek dira:

OINARRIZKO MAILAKO ZIKLOA

GIZONENTZAT
GORDETAKO IKASPOSTUAK

EMAKUMEENTZAT
GORDETAKO IKASPOSTUAK

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak

Ikaspostu bat

Nekazaritza Lorezaintza eta Lore-konposizioak

Ikaspostu bat

Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketa

Ikaspostu bat

Arte Grafikoak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Zurgintza eta Altzarigintza

Hiru ikaspostu

Sukaldaritza eta jatetxeak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Elektrizitatea eta elektronika

Hiru ikaspostu

Metalezko Elementuen Fabrikazioa

Hiru ikaspostu

Fabrikazioa eta Muntaketa

Hiru ikaspostu

Elikagaien Industriak

Ikaspostu bat

Bulegoko informatika

Ikaspostu bat

Ibilgailuen Mantentze-lanak

Hiru ikaspostu

Etxebizitzen mantentze-lanak

Hiru ikaspostu

Ile-apainketa eta Estetika

Bi ikaspostu

Eraikinen Zaharberritze- eta Mantentze-lanak

Hiru ikaspostu

Administrazio Zerbitzuak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Merkataritza Zerbitzuak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

EDUCAn erregistratutako inskripzioen behin-behineko egoera kontsultatzea.

44. 2026-2027 ikasturterako oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia onesten duen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean xedatzen den bezala, 2026ko maiatzaren 22tik aurrera, izena emateko eskaera bat aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu duen pertsonak EDUCAn erregistratutako inskripzioaren datuak kontsultatzen ahalko ditu (EDUCAn erregistratutako inskripzioaren behin-behineko egoera kontsultatzea).

Kontsulta egiteko, Educaren atarira sartu behar da, izena emateko eskaerari lotutako erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.

Educa kudeatzeko sistema erabat garatu eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, oinarrizko mailako zikloetako 2. mailarako egindako eskaeren kasuan, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak mezu elektroniko bat bidaliko die 2. mailan ikaspostua eskatu dutenei, erregistratutako inskripzioaren behin-behineko egoera kontsulta dezaten.

45. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkezten ahalko dira lehen aukerako ikastetxean, maiatzaren 25etik 29ra bitarte, 14:00ak arte.

Epe horretan, izena emateko ohiko epean eskaera egin zutenek izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zuten dokumentazioa aurkezten ahalko dute.

Educa kudeatzeko sistema erabat garatu eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, aurrez aurre aurkeztu beharko dira erreklamazioak eta/edo zuzenketak eta izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zen dokumentazioa.

Oinarrizko mailako zikloetako 2. mailarako egindako eskaeren kasuan, erreklamazioak eta/edo zuzenketak eta aurkeztu ez den dokumentazioa ordenafp@navarra.es helbide elektronikora bidaliko dira.

46. Erreklamazioa eta/edo zuzenketa aurkezten ahalko da baldin eta interesdunak edo haren gurasoek edo legezko tutoreek akatsen bat hautematen badute honako hauetakoren batean:

–Ikaslearen datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN/AIZ/pasaportearen zenbakia, sexua, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoak.

–Desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premia izateagatik ikaspostua gordetzea eskatzeko laukitxoa markatzean okertzea.

–2025-2026 ikasturtean egindako ikasketetan okertzea.

–Ikastetxea hautatutako aukeretan okertzea inskripzio inprimakian edo aukeren lehentasun ordena gaizki jartzea (aurrez aurre egindako izena emateko eskaeren kasuan soilik).

Erreklamazioak aurkezteko epean aurkezten ahal den ohiko epean aurkeztu gabeko dokumentazioa honako hau da (izena emateko inprimakia ezin da epe horretan aurkeztu):

–Nortasun agiriaren fotokopia.

–Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena, behar bezala zigilatua eta sinatua.

–Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren ziurtagiria.

–Bertaratze ziurtagiria.

–Eskatutako ikaspostua gordetzeko egiaztagiria.

47. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkezteko epean, ez da eskatzen ahalko izena emateko ohiko epean hautatutako aukerak aldatzeko edo lehentasun ordena aldatzeko.

48. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak egiteko epean, ofizioz zuzentzen ahalko dira inskripzio eskaeren Educako erregistroan administrazioak antzemandako akatsak.

49. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak egiteko eta izena emateko ohiko epean aurkeztu ez den dokumentazioa aurkezteko epea agortu ondoren, EDUCAn erregistratutako inskripzioaren egoera onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda egiteko eta argitaratzeko erabiliko da.

Onartzeko irizpideen baremoa.

50. Jendaurrean egon beharko dute, bai onartzeko irizpideen baremoak, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

Zozketa.

51. 2026-2027 ikasturteko onartzeko prozesuetan, zerrendei automatikoki aplikatuko zaie, Educa aplikazioan, berdinketak hausteko zozketa, zeina aipatzen baita ikasleak oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduan.

Uko egitea.

52. Ohiko onarpen prozesuan, aurkeztutako izena emateko eskaerari uko egiteko eta hura baliogabetzeko eskaera egiten ahalko da, eta inskripzio eskaeran hautatutako aukera guztiei eraginen die.

Sartu berrientzako ikaspostuak zehaztea.

53. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoa betetzeko eta oinarrizko mailako ziklo bakoitzean sartu berrientzako ikaspostuak zehazteko, ikastetxe eta erakundeetako zuzendaritzek honako informazio hau helarazi beharko dute, posta elektronikoz, 2026ko maiatzaren 29ko 14:00ak baino lehen, ordenafp@educacion.navarra.es helbidera:

–Lehen mailako talde bakoitzerako: errepikatzea espero den ikasleen kopurua, 2. mailara pasatzea espero den ikasleen kopurua eta matrikula baliogabetzea onartu zaien plaza gordetzeko eskubidea duten ikasleen kopurua.

–Bigarren mailako talde bakoitzerako: errepikatzea espero den ikasleen kopurua.

Horrela, oinarrizko mailako zikloetako lehen mailako talde bakoitzean dauden ikaspostu berriak zehazten ahalko dira, ohiko onarpen prozesuan adjudikatzeko.

Ikasleak onartzeko prozesuaren ohiko epea. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

54. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak, izanen dira baliabide ofiziala onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta "Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan izena ematea" izapideen fitxan argitaratuko dira.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-oinarrizko-mailako-zikloetan-izena-ematea

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCAko erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.

Behin-behineko eta behin betiko zerrenda horiek, halaber, ikastetxean ikusgai jarri beharko dira.

Izena emateko eskaera aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.

Educa kudeatzeko sistema erabat garatu eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, oinarrizko mailako zikloetako 2. mailarako egindako eskaeren kasuan, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak eginen ditu zerrendak, eta lehen aipatutako web-orrian argitaratuko dira.

55. Zerrenda horiek argitaratzeko, erreklamazioak egiteko eta matrikula egiteko aldiaren egutegia da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean jasotakoa.

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aipatutako ebazpenean adierazitako epean eginen dira, eta aurrez aurre aurkeztuko dira lehen aukerako ikastetxean. Erreklamazio horiek izena emateko ohiko epean emandako datuetan egindako akatsei buruzkoak izanen dira, eta maiatzaren 25etik 29ra bitarte eginen dira. Era berean, aurretik adierazitako bi epeetan aurkeztu ez diren agiriak aurkezten ahalko dira.

56. Onarpen prozesuan, onartutakoen behin betiko lau zerrenda argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du.

57. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortu duten ikasleek apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 30. eta 31. artikuluetan ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, eranskin honetako "Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa" izeneko ataleko jarraibideetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Ikasleen onarpena.

58. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Ikaslea izena emateko eskaeran hautatutako oinarrizko mailako zikloren batean onartzen bada, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua 2026-2027 ikasturterako. Onarpenak eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak, eta beraz:

–Jatorrizko ikastetxean 2025-2026 ikasturtean DBHko mailaren bat (edozein antolaketa modalitatetan), LH berezi bat edo CBU bat edo oinarrizko mailako ziklo bat egiteko matrikulatuta dagoen pertsonak, oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzeagatik ikaspostu bat lortzen badu, automatikoki galduko du oinarrizko mailako zikloetan izena ematea proposatzen den 2026-2027 ikasturtean jatorrizko ikasketetan izan zezakeen ikaspostua.

–Oinarrizko mailako ziklo batean 2026-2027 ikasturterako ikaspostua gordetzeko eskubidearekin matrikula ezeztatu bazaio, eta ikaspostu bat lortzen badu oinarrizko mailako onarpen prozesu batean parte hartzean, automatikoki galduko ditu gordetako ikaspostuko eskubideak.

–Aurreko kasuetan, oinarrizko mailako onarpen prozesuan dagokion ikaspostua lortuz gero, nahitaez formalizatu beharko dute matrikula berria ikaspostuan horretarako ezarririko epeen barruan, kasu bakoitzean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuz. Dagokion matrikula ez bada formalizatzen adierazitako epeetan, lorturiko ikaspostua galdu eginen da, eta onarpen prozesutik kanpo geldituko da, dagokion jarraibidean adieraziriko moduan.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

59. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute "Aukera hobetzea" edo "Aukera ez hobetzea" hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/AIZ/pasaportea, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Gurasoen edo tutoreen datuak: izen-abizenak, NANa/AIZ/pasaportea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (oinarrizko maila), heziketa zikloa, hizkuntza.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, bai eta amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

60. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren, pasaportearen edo ikasle txartelaren fotokopia edo haien parekoarena.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko izapideei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-abizenak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei honako hauek eskatzen ahalko zaizkie:

–Osasun txartelaren fotokopia.

–Egindako osasun azterketen txostena, baldin ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Matrikula baliogabetzea.

61. Ikaspostua lortu eta 2026-2027 ikasturterako oinarrizko mailako ziklo batean matrikulatu diren ikasleek matrikula baliogabetzeko eskubidea izanen dute, inolako justifikaziorik eman beharrik gabe. Matrikula 2026-2027 ikasturteko eskolak hasteko egunaren aurreko egunera arte (egun hori barne) baliogabetzen bada, matrikula egiteko unean ordaindutakoaren % 100 itzultzeko eskubidea izanen du pertsonak, halako gasturik balego.

62. Era berean, "aukera hobetzeko" prozeduraren bidez ikaspostu berri bat lortuz gero eta onarpen prozesuan matrikula baliogabetzen bada, baliogabetutako matrikula egiteko unean ordaindutakoaren % 100 itzultzeko eskubidea izanen du pertsonak, halako gasturik balego.

63. Ikasle batek oinarrizko mailako zikloetan egindako matrikula baliogabetzen badu eta derrigorrez eskolatzeko adina badauka, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko eskolatze alorrera jo beharko du DBHn dagokion ikaspostua esleitzeko eskatzeko, irakaskuntza horietan izena emateko eta onartzeko prozesuaren araudiak zehazten duenaren arabera.

Matrikula: Aukera hobetzea.

64. "Aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera garatuko da.

65. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, ikasle batek ikaspostua lortzen badu, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du matrikula egiten duenean:

a) "Aukera ez hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) "Aukera hobetzea". Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan (2., 3. edo 4. zerrendetan) beste ikaspostu bat lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

66. Era berean, "aukera hobetzea" erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) "Aukera ez hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) "Aukera hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera, argitaratzeke dauden ohiko onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

67. Matrikula berria egiteko, ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek.

Ziklo berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa (egindako ordainketak barne, kasua bada) jasotzeko, betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, izapide horiek matrikula formalizatzen duenean eginen dira.

68. Lortutako ikaspostuaren matrikula egiteko unean hautatutako aukera ("Aukera hobetzea" edo "Aukera ez hobetzea") aldatzen ahalko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratu gabeei dagozkien hurrengo matrikulazio aldietan. Aldaketa horrek ondorioak sortuko ditu onartuen hurrengo behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Adibidez: behin betiko 1. zerrendan onartzeagatik egindako matrikulan "aukera hobetzea" hautatuz gero, aukera hori aldatzen ahalko da eta behin betiko 2. zerrendan matrikulatzeko epean "aukera ez hobetzea" hautatu (2. zerrenda horretan parte hartuko da, 1. zerrendako matrikulan "aukera hobetzea" adierazi zelako). Aukera berria onarpen prozesuko behin betiko hurrengo zerrendetarako kontuan hartuko da, zeinetan ez baita parte hartuko. Eta alderantziz, hasiera batean "aukera ez hobetzea" hautatu bada.

69. Matrikularen frogagirian berariaz adierazi beharko da "aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura aukeratu den. Era berean, ohiko onarpen prozesuan zehar hautatutako "aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura aldatzen bada, ikastetxeak egindako aldaketaren egiaztagiria eman beharko die ikasleei.

70. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskaeran lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ez dute hautatzen ahalko "Aukera hobetzea" matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

71. Gerta daiteke ikasleek ikaspostua lortzea lehen aldiz, edo "aukera hobetzearen" ondorioz, ikasleak onartzeko ohiko epean onartutako pertsonen behin betiko azken zerrendan (4. zerrendan). Ikasle horiek, matrikula formalizatzean, "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" adierazi beharko dute, nahiz eta zerrenda horrekin ohiko onarpen prozesuko jarduketak burutu.

72. "Aukera hobetzea" aukeratzeak, aurreko zerrendetan eta ohiko onarpen prozesuaren hondarrera arte "aukera hobetzea" aukeratzeak bezala, honako hauetan parte hartzea ahalbidetuko du:

–Ikasturtea hasi aurreko eskaera aldian ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzea, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Ikasturtea hasi ondoko eskaera aldian ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzea, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 37. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Behin betiko itxaron zerrendako lehentasunen zerrendan pertsonak duen kokapena ILEan ikaspostua esleitzeko irizpideetako bat da.

73. Onartuen behin betiko azken 4. zerrendari dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak adjudikatuko dira oinarrizko mailako ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduran.

Onartze prozesutik kanpo uztea.

74. Ikaspostua lortu duten ikasleak, ezarritako egunetan matrikulatzen ez badira, onarpen prozesutik baztertuko dira, ondoren zehazten den moduan.

75. Onartuen behin betiko 1., 2., 3. edo 4. zerrendan ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren ohiko epean beste ikasposturik lortzeko.

76. Ikasleek onartzeko ohiko prozesuan ikaspostua lortu dutelako matrikula egina badute eta onartutakoen behin betiko 2. zerrendan lehenetsitako aukeretako batean ikaspostu berria lortu badute "aukera hobetzea" hautatzearen ondorioz, eta lortutako ikaspostu berrian matrikulatzen ez badira, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, baita egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere.

Ikasle horiek ez dira geldituko ohiko onarpen prozesutik kanpo –parte hartzen jarraituko dute–, baina ez dute parte hartuko lortutako ikaspostu berriari dagokion aukeran (matrikulatu ez den horretan) onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan. Nolanahi ere, adierazitako beste aukeretako batean ikaspostu berria lortzeko aukera izan dezakete, onartuen behin betiko hurrengo zerrendetan.

77. Ikasleek matrikula egina badute eta onartutakoen behin betiko 4. zerrendan (azkena) lehenetsitako aukeretako batean ikaspostu berria lortu badute "aukera hobetzea" hautatzearen ondorioz, eta lortutako ikaspostuan matrikulatzen ez badira, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, baita egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere.

78. Behin betiko 4. zerrendari dagokion matrikula egin ondoren, ikasleak oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesua bukatuko da. Hutsik gelditutako ikasposturik badago, oinarrizko mailako ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduraren bidez eskainiko dira.

79. Aurrekoa gorabehera, oinarrizko mailako onarpen prozesuan parte hartu duten baina prozesu horretan lehen aldiz lortutako ikaspostuan ez matrikulatzeagatik onarpen prozesutik kanpo gelditu diren ikasleek, izena emateko eskaera aktibatzeko eskatzen ahalko dute, hala badagokio, berriz ere ohiko onarpen prozesuan parte hartzeko, honako jarraibide hauen arabera.

Aktibatzeko eskaera egin beharko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari bidalitako eskaera orokor batean (dagokion izapide fitxan agertuko den ereduari jarraituz).

a) 1. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako onartzeko ohiko prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko dute, honako jarraibide hauek betez:

–1. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 2. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 3. eta 4. zerrendetan parte hartzeko.

–2. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 3. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 4. zerrendan parte hartzeko.

–3. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik aurrera eskatzen badute inskripzioa aktibatzeko, ez da aktibatzen ahalko; oinarrizko mailako ikaspostu bat lortu nahi badute, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran parte hartu beharko dute.

b) 2. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako onartzeko ohiko prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko dute, honako jarraibide hauek betez:

–2. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 3. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 4. zerrendan parte hartzeko.

–3. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik aurrera eskatzen badute inskripzioa aktibatzeko, ez da aktibatzen ahalko; oinarrizko mailako ikaspostu bat lortu nahi badute, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran parte hartu beharko dute.

c) 3. edo 4. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako onartzeko ohiko prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek ez dute inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko; oinarrizko mailako ikaspostu bat lortu nahi badute, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran parte hartu beharko dute.

Egiten diren aktibazio guztietan, pertsonak hautatutako aukera guztietan parte hartuko du, matrikulatu ez den ikaspostuari dagokion aukeran izan ezik.

Ikasleak ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua: Eskaerak ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: Ikaspostu libreak esleitzeko prozedura eta eskaerak ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia: Ikaspostu libreak esleitzea.

80. Oinarrizko mailako ohiko epetik kanpo onartzeko prozesuaren jarraibideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira.

Harremanetarako bideak.

81. Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuko harremanetarako bideak honako hauek dira:

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala. 848 426628 - 848 426036 - 848 423232 / 848 428981 / 848 426549 / 848 426597.

–Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Iragarkiaren kodea: F2604821