1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
106E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Nuria Berrogui Larrea andrea, Hezkuntza Departamentuko Eskolatze Bulegoko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nuria Berrogui Larrea andrea, Hezkuntza Departamentuko Eskolatze Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Plantillen Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren martxoaren 20ko 6/2026 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera), Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2605018