74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

941/2026 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (3. plaza) igortzen baita 47/2026 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori María Yolanda Gregorio López andreak eta Raquel Munárriz Ardaiz andreak jarri zuten.

María Yolanda Gregorio López andreak eta Raquel Munárriz Ardaiz andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (3. plaza), Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 30eko 589E/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, zeina jarri baitzuen Nafarroako Sindikatu Medikoak, María Yolanda Gregorio López andrearen, Raquel Munárriz Ardaiz andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 1036/2025 Ebazpenaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalak (3. plaza) eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (3. plaza) igortzea 47/2026 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori María Yolanda Gregorio López andreak eta Raquel Munárriz Ardaiz andreak jarri zuten.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (3. plaza), ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (3. plaza) eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta María Yolanda Gregorio López andreari eta Raquel Munárriz Ardaiz andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2604294