74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

700E/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Francisco Javier Montaner Valenzuela jauna Berrikuntza eta Antolaketa Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.1 artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarrean dagoen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun-laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak (estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Francisco Javier Montaner Valenzuela jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean hartu beharko du izendapenaren xede den lanpostuaren jabetza.

3. Ebazpen hau Francisco Javier Montaner Valenzuela jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Klinikorako eta Laguntzaren Ebaluaziorako Zerbitzura, Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2604888